PRESTAZIOAK

Noiz jaso dezaket
nire dirua?

Honako kontingentzia hauetakoren bat gertatzen denean soilik:

  • Erretiroa.
  • Ezintasun Iraunkor Osoa, Absolutua eta Baliaezintasun Handia.
  • Heriotza.

Heriotza izanez gero, komeni da onuradunak izendatuta izatea Langilearen Eremua eskaeraren bidez. Ezkontiderik edo erregistratutako izatezko bikoterik, seme-alabarik eta onuradunik izendatuta izan ezean, onuradunei Testamentua edo Oinordekoen Aitorpena eskatuko zaie.

OHIKO GALDERAK

Noiz EZINGO dut nire dirua jaso?

  • GEROAra ekarpena egiten duen enpresa batean lan egiteari utziz gero.
  • EAEtik kanpo baldin banoa eta gehiago inoiz GEROAra ekarpenik egingo ez badut.
  • Kooperatibista, autonomo edo Erregimen-aldaketaren bat eginez gero.
  • Partzialki erretiratuz gero.
  • 10 urtera. Enpleguko BGAEtan ez dago erreskaterako eskubiderik.

Kasu horietan zure diruak Erakundean errendimendua sortzen jarraitzen du erretirora, ezintasunera edo heriotzara arte, eta une horretan eskatu ahal izango duzu prestazioa.

Jaso al dezaket nire dirua LANGABEZIAGATIK?

EZ. GEROAn langabeziagatiko prestazioa sartzeak gure bazkideen laguntza publikoak galtzea ekarriko luke, baita GEROAn eskatuko ez balute ere. Hori dela eta, ez da sartu estalitako prestazioen artean.

Nola eskatuko dut nire prestazioa?

Prestazio-eskaera, bat bete eta kasu bakoitzerako bertan eskatutako dokumentazioa erantsi behar duzu. Beti sartu behar duzu telefono-zenbakia, dokumentazio gehiago eskatzea beharrezkoa izango balitz. Posta arruntez, faxez, e-mailez, enpresan, sindikatuan edo zuzenean Geroaren bulegoan entrega dezakezu.

Heriotza izanez gero, komeni da onuradunak izendatuta izatea Langilearen Eremua eskaeraren bidez. Ezkontiderik edo erregistratutako izatezko bikoterik, seme-alabarik eta onuradunik izendatuta izan ezean, onuradunei Testamentua edo Oinordekoen Aitorpena eskatuko zaie.

Abisatzen al dit GEROAk prestaziorako eskubidea badudala?

EZ, Gizarte Segurantzak ez digu jakinarazten langileen pentsiodunen egoera. Hori dela eta, prestazio-eskaera izapidetu egin beharko duzu.

Nola kobratuko dut nire prestazioa?

Prestazioak kobratzeko modua Erakundean metatutako zenbatekoaren araberakoa da.

2020/01/01etik, honako hau izango da:

  • Zure zenbatekoa 11.280 € baino gutxiagokoa baldin bada, KAPITAL gisa kobratuko duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gutxiagokoa baldin bada, ERRENTA edo KAPITAL gisa kobratzeko aukera izango duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gehiagokoa baldin bada, ERRENTA gisa kobratuko duzu, eta hori aldi baterakoa edo biziartekoa izan daiteke, zure adinaren eta zenbateko zehatzaren arabera, Erakundearen Estatutuetako 26. Artikuluan zehazten den moduan.

 

Garrantzitsua da jakitea Geroara kotizatzen ari garen bitartean gertatutako Ezintasun edo Heriotzaren kasuetan badagoela zure Eskubide Ekonomikoetara gehitzen den Kapital Gehigarri bat, beraz, zure kasu zehatza ezagutu nahi baduzu, gure webgunean erregistra zaitezke.

Ba al dago eperik prestazioa eskatzeko?

Erretiroetan ez dago aurkezteko eperik.

Geroara kotizatzen ari zaren bitartean gertatutako ezintasun eta heriotzetan, garrantzitsua da ebazpenaren dataren ondorengo 4 hilabeteen barruan aurkeztea eskaera, Kapital Gehigarria osorik lortu ahal izateko. Horrek ez du esan nahi epe horretatik kanpo aurkeztuz gero Kapital Gehigarri hori kobratuko ez denik, baina zenbat eta beranduago aurkeztu, orduan eta txikiagoa izango da.

Zer da arriskuaren kontzeptua?

Geroarako ekarpenak ezintasun edo heriotzaren ondorioz eteten diren kasuetarako Kapital Gehigarria da.

Zer gertatuko da prestazioa eskatu gabe hiltzen banaiz?

Nire onuradunek eskatu ahal izango dute heriotzagatiko prestazioa.

Jakin al dezaket zenbat kobratuko dudan?

Bai. Sakatu hemen kalkulua egiteko.

Zer gertatuko da errenta kobratzen ari naizen bitartean hiltzen banaiz? Zer gertatuko da kobratu gabe geratu zaidan diruarekin?

2015/07/01aren ondoren sortutako errenta baten titularra hilez gero, onuradunek kapitalean kobratuko dute, baina ezkontide edo erregistratutako izatezko bikoterik baldin badago honek errenta BERBERA jasotzen jarraituko luke.

Mobiliza al ditzaket nire ekarpenak beste banakako BGAE batera?

Bai, erretiro edo ezintasunaren kontingentzia gertatzean, eta ordainketa modua kapitala denean.

Zein da prestazioak kobratzearen ondorio fiskala?

Kobratutako prestazioak laneko errendimendu gisa hartzen dira.

  • Prestazioa errenta gisa kobratu baldin bada, % 100 oinarri zergagarrian sartuko dira.
  • Prestazioa kapital gisa kobratu bada:
    • ekarpenetik 2 urte baino gehiago igaro badira (ezintasun edo mendekotasun kasuetarako izan ezik) eta kontingentzia bakoitzerako 1. prestazioa baldin bada: Zerga-aldi berean kapital gisa kobratutako BGAEren zenbateko osoaren gainean honako hau integratuko da:
      • % 60, urtean 300.000 € arte
      • % 100, 300.000€-tik soberan geratutakotik.
    • Bestela: 100 %

 

Gehiago jakin nahi duzu? Idatz iezaguzu:

ainhoa@geroa.eus
nagore@geroa.eus
idoia@geroa.eus
pilar@geroa.eus

 

 

ERRETIROA   ►

DOKUMENTAZIOA

Prestazio-eskaera bat bete eta bertan eskatutako dokumentazioa erantsi behar duzu. Beti sartu behar duzu telefono-zenbakia, dokumentazio gehiago eskatzea beharrezkoa izango balitz. Posta arruntez, faxez, e-mailez, enpresan, sindikatuan edo zuzenean Geroaren bulegoan entrega dezakezu.

Zenbateko horiek beste BGAE batera intsuldatu nahi badituzu, dokumentazio guztia banku-erakundean entregatu beharko duzu, betiere ordainketa modua kapitala denean.

KOBRATZEKO MODUAK

Prestazioak kobratzeko modua Erakundean metatutako zenbatekoaren araberakoa da.

2020/01/01etik, honako hau izango da:

  • Zure zenbatekoa 11.280 € baino gutxiagokoa baldin bada, KAPITAL gisa kobratuko duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gutxiagokoa baldin bada, ERRENTA edo KAPITAL gisa kobratzeko aukera izango duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gehiagokoa baldin bada, ERRENTA gisa kobratuko duzu, eta hori aldi baterakoa edo biziartekoa izan daiteke, zure adinaren eta zenbateko zehatzaren arabera, Erakundearen Estatutuetan zehazten den moduan.

 

Zure kasu zehatza zein den jakin nahi baduzu, gure webgunean erregistratu eta simulagailuan sar zaitezke.

EZINTASUNA   ►

DOKUMENTAZIOA

Prestazio-eskaera, bat bete eta bertan eskatutako dokumentazioa erantsi behar duzu. Kontuan izan behar duzu prestazioa bide judizialean emanez gero, ebazpenaren ordez epai irmoa eta haren likidazioa beharko dituzula.

Beti sartu behar duzu telefono-zenbakia, dokumentazio gehiago eskatzea beharrezkoa izango balitz. Posta arruntez, faxez, e-mailez, enpresan, sindikatuan edo zuzenean Geroaren bulegoan entrega dezakezu.

Zenbateko horiek beste BGAE batera intsuldatu nahi badituzu, dokumentazio guztia banku-erakundean entregatu beharko duzu, betiere ordainketa modua kapitala denean.

KOBRATZEKO MODUAK

Erakundean metatutako zenbatekoaren araberakoa da.

2020/01/01etik, honako hau izango da:

  • Zure zenbatekoa 11.280 € baino gutxiagokoa baldin bada, KAPITAL gisa kobratuko duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gutxiagokoa baldin bada, ERRENTA edo KAPITAL gisa kobratzeko aukera izango duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gehiagokoa baldin bada, ERRENTA gisa kobratuko duzu, eta hori aldi baterakoa edo biziartekoa izan daiteke, zure adinaren eta zenbateko zehatzaren arabera, Erakundearen Estatutuetan zehazten den moduan.

 

Garrantzitsua da jakitea Geroara kotizatzen ari zaren bitartean gertatutako Ezintasun kasuetan badagoela zure Eskubide Ekonomikoetara gehitzen den Kapital Gehigarri bat.

Zure kasu zehatza zein den jakin nahi baduzu, gure webgunean erregistratu eta simulagailuan sar zaitezke.

HERIOTZA   ►

DOKUMENTAZIOA

Zure onuradunek Prestazio-eskaera bat bete eta bertan eskatutako dokumentazioa erantsi behar dute. Beti sartu beharko dute telefono-zenbakia, dokumentazio gehiago eskatzea beharrezkoa izango balitz. Posta arruntez, faxez, e-mailez, enpresan, sindikatuan edo zuzenean Geroaren bulegoan entrega dezakete.

KOBRATZEKO MODUAK

Prestazioak kobratzeko modua Erakundean metatutako zenbatekoaren araberakoa da.

2020/01/01etik, honako hau izango da:

Onuraduna ezkontidea edo izatezko bikote erregistratua baldin bada:

  • Zure zenbatekoa 11.280 € baino gutxiagokoa baldin bada, KAPITAL gisa kobratzeko duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gutxiagokoa baldin bada, ERRENTA EDO KAPITAL gisa kobratzeko aukera izango duzu.
  • Zure zenbatekoa 45.120 € baino gehiagokoa baldin bada, ERRENTA gisa kobratuko duzu, eta hori aldi baterakoa edo biziartekoa izan daiteke, zure adinaren eta zenbateko zehatzaren arabera, Erakundearen Estatutuetan zehazten den moduan.

 

Onuradunak 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak edo minusbaliatuak (%>=65) badira ERRENTA finantzario gisa kobratuko dute 25 urte bete arte.

Gainerako kasuetan, onuradunek KAPITAL gisa kobratuko dute.

Garrantzitsua da jakitea Geroara kotizatzen ari zaren bitartean gertatutako Heriotzaren kasuetan badagoela zure Eskubide Ekonomikoetara gehitzen den Kapital Gehigarri bat.

Zure kasu zehatza zein den jakin nahi baduzu, gure webgunean erregistratu eta simulagailuan sar zaitezke.

FISKALITATEA   ►

ZERGA-GIDA

Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko zerga-araudiaren arabera

GARRANTZITSUA: ESKATU AHOLKUA ERRETIROA HARTU BAINO HILABETE BATZUK LEHENAGO, ZERGA-ONDORIO GUZTIAK EZAGUTZEKO ZENBAT ORDAINDUKO DUT NIRE ERRENTA-AITORPENEAN? Kontuan izan behar da GEROA beste ordaintzaile* bat dela, eta, beraz:
*Ordaintzailea: Lan Etekinak ordaintzen dituen edozein erakunde (Enpresa, INEM, Lanbide, Gizarte Segurantza, BGAE?).

ORDAINTZAILE BAKARRA BADUZU

Ordaintzaile bakarrarekin, nahitaezkoa da errenta-aitorpena egitea urteko lan-etekinak 20.000 €tik gorakoak badira.

ORDAINTZAILE BAT BAINO GEHIAGO BADUZU

Ordaintzaile bat baino gehiagorekin, nahitaezkoa da errenta-aitorpena egitea urteko lan-etekinak 12.000 €tik gorakoak badira.

GEROA bezalako BGAE batetik jasotako zenbatekoak, Ogasunari begira, LAN-ERRENDIMENDUTZAT HARTZEN DIRA, hau da, soldataren edo Gizarte Segurantzaren pentsioaren tratamendu bera dute, eta diru-sarrera horien guztien baturari dagokion ehunekoan (tasa marjinala) ordaindu behar da dagokion PFEZa.

Nolanahi ere, kontuan hartu beharko da honako hau:

Gure webgunean, gure cookieak sarrera ezegokiak ekiditeko eta bitartekarienenak analisiak egiteko erabiltzen ditugu. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia. Cookieak onartu, konfiguratu ala ezeztatu ditzazkezu botoi zehatza sakatuz.
Atal zein menu desberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera eta onartzen duzula kontsideratzen dugu.