Zer da GEROA?

 

GEROA langileek, lan-bizitza osoan enpresekin partekatutako ahalegin txikiak eginez, pentsio osagarria osatzen duten sistema da.

Horrela, epe luzerako errentagarritasunaren abantailez baliatuz, ordain handia lortzen da:

Gipuzkoako langileen erosahalmenaren galera arinduko duen pentsioen osagarria.

Pentsioen osagarria lortzea helburu duen erakunde mota hau ohikoa da Europako herrialdeetan. GEROAn aitzindariak eta eredugarriak gara estatu mailan.

GEROAREN BEREZITASUNAK

ENPLEGU ERAKUNDEA

Atxikitako enpresetako langileak bazkide diren BGAE bat gara.

PAREKIDETASUNA

- Ekarpenak enpresak eta langileen artean erdibana egiten dituzte.
- Gobernu-organoak % 50ean ADEGI patronalak eta % 50ean ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osatzen dituzte.

EKARPENAK

GOBERNU-ORGANOAK

EZ DA BANAKETA SISTEMAN OINARRITZEN

Gizarte Segurantzakoa ez bezala, GEROAra egindako ekarpenak zure pentsiorako metatuko dira, ez egungo erretiratuen prestazioak estaltzeko.

INDEPENDENTZIA

Ez gaude finantza-talde edota erakunde publiko bati lotuta. Gure kudeaketa eta inbertsioen helburu bakarra bazkideentzat prestazio onenak eta seguruenak lortzea da. Ez gaude hirugarren batzuen interesen mende.

KOSTU MINIMOAK

GEROAren funtzionamendu-gastuak gutxi gorabehera % 0,30koak dira eta horrek Finantza Erakundeek eskainitako banakako BGAEen aurrean lehia-abantaila ematen digu, haien komisioak askoz altuagoak baitira. Honek langilearengan eragin zuzena du, metatutako kapitala beste erakunde batzuetan baino % 40 handiagoa izatera iritsi daitekeelako.

ESPERIENTZIA FROGATUA

Gure zenbakiek egiaztatzen gaituzte. 1996tik GEROAren errentagarritasunak urteko %5,79  gainditzen du, eta etekinek dagoeneko bazkideen ondarearen % 40 gainditzen dute.

*Aurreko errentagarritasunek ez dute gerorako errentagarritasunik bermatzen.

KAUDIMENA

Sektoreko kaudimen-ratio altuenak ditugu.

GURE GIZARTEAREKIN KONPROMISOA

GEROAren helburuetako bat euskal industria-ehuna sustatzea da. 2002an, ELKARKIDETZA BGAErekin batera, ORZA AIE sozietatea sortu genuen, eta horren bidez, gure ondarearen % 5 gure erreferentziazko eremuko enpresetan inbertitzen dugu.

PENTSIOAK

Zahartzea erronka da mundu osoko gizarteetarako. Pertsonak denbora gehiago bizi diren bitartean, aldiz, jaiotza-tasak murrizten ari dira. Izan ere, egungo langileek egungo pentsioak ordaintzeko kotizazioak egiten dituzte pentsioen sistema publikoetan desorekak sortuz.

EB-25 EKO BIZTANLERIA TALDEEN BILAKAERAREN ESTIMAZIOA
1950-2050 ALDIAN

Gobernuek hainbat neurri hartu dituzte sistema horien iraunkortasuna mantendu nahian; estaldura publikoak pixkanaka murriztu, erretiro-adina atzeratu, pentsioen errebalorizazioa mugatu, iraunkortasunaren faktorea sartu...

Arazo hori ez da gure gizartearena bakarrik, Ongizatearen Estatua gehien babesten duten herrialdeetan dagoeneko badute pentsioak osatzeko sistemaren bat, pentsiodunen erosahalmena mantendu ahal izateko.

Hori dela eta, Gipuzkoan Suedia, Danimarka, Holanda eta antzeko herrialde batzuetako aurreikuspen-eredua jarraitu nahian aurreratu egin gara, eta 1996an GEROA PENTSIOAK BGAE sortu genuen, 1970etik "Complemento Sidero" osagarriak hasitako ibilbidearekin jarraituz, non osagarri horretara langile eta enpresek egiten zituzten kotizazioak gutxieneko batzuetara iristen ez ziren sektore siderometalurgikoko erretiratuei pentsioak osatzen zitzaien.

Langile guztiei babes egokia ematearen beharrarekin kontzientziatuta, 1996an, gizarte-ordezkariek; patronalak eta sindikatuek ez zuten zalantzarik izan aurreikuspena bultzatzeko, eta sektore siderometalurgikoan akordioa sinatu zuten. Gaur egun beste 19 sektore gehiago barneratu dira, eta honela Gipuzkoako gizartearen bereizgarri bihurtu da.

Alderdien konpromisoak, denboran irauten eta indarrean jarraitzen duten sektoretako akordio horien tinkotasunak ahalbidetzen dute, negoziazio kolektiboko beste eremuetan izandako gorabeherak eta araudi-aldaketak izanik ere, gizarte-babesa giltzarria izatea gure ordezkarientzat.

Zure gutxi gorabeherako erretiroko pentsioa jakin nahi al duzu?

Hileko soldata garbia:

Adina:

Pentsio Publikoa:

Erosahalmenaren galera:

 

KALKULATU GEROARA EGIN BEHARREKO HILEKO EKARPENA EROSAHALMENA MANTENTZEKO

Geroan dagoeneko aurreztutako zenbatekoa:

Geroan esperotako errentagarritasuna:

EGIN BEHAR DUZUN HILEKO EKARPENA:

* Lortutako datuak gutxi gorabeherakoak dira, ez baitira banakako kotizazioak sartzen.

 

 

ESTALDURA GEHIGARRIA

GEROAk langileen pentsioak osatzen ditu erretiroaren, ezintasunaren edo heriotzaren unean.

Gainera, ezintasun edo heriotzaren ondorioz ekarpenak etenez gero, GEROAk, aurreikuspenaren ideia mantenduz, laneko bizitza aldatu zaien pertsona horien pentsio publikoaren jaitsiera ordezkatzeko estaldura gehigarria du.

NORK EGITEN DITU EKARPENAK?

Ekarpenak atxikitako sektoreetako enpresa eta langileek egiten dituzte.

GEROA PENTSIOAK BGAE 1996an sortu zen ADEGI Gipuzkoako patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Langileen Estatutuko 83.3 artikuluaren babesean sinatutako Gai Jakinari Buruzko Akordioaren ondorioz eta ordezkari gehien zeuzkatenak zirenez, Gipuzkoako Sektore Siderometalurgikoko enpresa guztiak lotzen zituen.
Ondoren, Gipuzkoako industriako beste 19 sektoretan akordio hauek sinatu dira eta kide ez diren hainbat enpresetan, atxikimendua banaka eman dute.

Gaur egun indarrean jarraitzen duten akordio horiek ezartzen dute sektoreko kide diren enpresa eta langileentzat ekarpenak egitea derrigorrezkoa dela, aplikatzen ari diren hitzarmena edozein izanik ere, horren inguruan txosten juridiko ugari aztertu ostean patronalak nahiz sindikatuek adierazi duten moduan.

INBERTSIOAK

Erakundearen aktiboen dibertsifikazioaren helburua gutxienez inflazioa baino errentagarritasun handiagoa lortzea da, arrisku mugatu eta kontrolatuekin.

Irabazi-asmorik gabeko erakundea izanik, lortutako etekinek etorkizuneko pentsioetan eragin zuzena dute.

GOBERNU ORGANOAK ETA BARNE EGITURA

GOBERNU ORGANOAK

Organo Gobernuak Batzar Orokorra eta Gobernu Batzordea dira, eta Adegi patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osatzen dituzte, parekidetasunez.

BATZAR OROKORRA

GOBERNU BATZORDEA

Erakundearen Gobernu Organoen erabakiak gehiengo sinple bidez hartzen dira, estatutuak aldatzearen inguruko akordioetan eta fusio, zatitze eta desegitearen ingurukoetan izan ezik, horietan bi herenen aldeko botoak behar baitira.

Gobernu Organoetako kideek ez dute ordainsaririk jasotzen Erakundean duten ordezkaritzaren ordainetan.

Lehendakaria: Nerea Zamacola (ADEGI)
Lehendakariordea: Joseba Villareal (ELA)
Idazkaria: Zorion Ortigosa (LAB)
Diruzaina: Fco. Javier Sasigain (ADEGI)

GEROAREN TALDEA

GEROAren langile taldea gaztea eta dinamikoa da. 22 lagun dira guztira eta balio hauek dituzte:

 

  • Profesionaltasuna hartutako konpromisoekin
  • Eraginkortasuna eta egiten jakitea
  • Gardentasuna
  • Bazkidearen arreta
  • Taldeko lana

 

DOKUMENTAZIOA

Gure webgunean, gure cookieak sarrera ezegokiak ekiditeko eta bitartekarienenak analisiak egiteko erabiltzen ditugu. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia. Cookieak onartu, konfiguratu ala ezeztatu ditzazkezu botoi zehatza sakatuz.
Atal zein menu desberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera eta onartzen duzula kontsideratzen dugu.