:: Geroa Pentsioak EPSV :: Albisteak: DEKRETU BERRIA
DEKRETU BERRIA
2024 API. 11

13/2024 DEKRETU BERRIA, otsailaren 13koa, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko hainbat dekretu aldatzekoa.

Erakundearen egungo araudia indarrean jarraituko du beste abisu bat eman arte.

2024ko otsailaen 29an 13/2024 Dekretua argitaratu zen EHAAn.

Dekretu honek aldaketak sartu ditu Euskadiko BGAEn funtzionamenduari eta gobernuari buruzko hainbat alderdiren araudian. Besteak beste, nabarmentzekoak dira inbertsiorako egokiak diren aktiboen hedapena, sozialki arduratsuak diren inbertsioen garapen handiagoa, administrazio-gastuak merketzea edo lehentasunezko enpleguko BGAEetarako arauketa espresua.

GEROA PENTSIOAK LEHENTASUNEZKO BGAE (aurrerantzean GEROA) bezalako Lehentasunezko Enpleguko BGAEentzat, bazkideen eskubide ekomikoei muga bat ezarten da, eta muga horretatik aurrera hileko errenta moduan kobratu beharko da. Aipatzekoa da arautzaileak ezarritako muga, gaur egun indarrean dauden GEROAren estatutu eta erregelamenduetan jasotako muga baino txikiagoa dela.

Kobratzeko moduari dagokionez, dekretu honen aplikazioa ez da berehalakoa; izan ere, arau honek 4 urteko epea ezartzen du bere estatutuak eta erregelamenduak egokitzeko, eta gainera, egokitze-unean bazkide ziren pertsonei beste araudi bat ezartzeko aukera ematen du.

GEROAko kudeaketa-taldea eta Gobernu Organoak dagoeneko Dekretu berri honen edukia aztertzen hasi dira eta dagozkion egokitzapenak egindo dituzte dekretuan ezarritako epean. Horiek egin ondoren, dagokion informazioa emango zaie gure bazkideei.

Beraz, GEROAko bazkideek gaur egun indarrean dauden Estatutuen eta Erregelamenduen arabera onartutako prestazioak jasotzeko eskubide eta modu berberak dituzte, besterik jakinarazi arte.

GEROAn bazkide eta enpresa guztien eskura jartzen gara zalantzak argitzeko, gure baliabide telematikoen bidez, baita gure bulegoetan zuzenean ere.