Eremu Pribatua

Enpresa eta Gestorien Atala

Bidali
Pasahitza ahaztu dut
 
Info. gehiago
Izenpe Verifica

Gogoko duzun informazioa kontsultatu ahalko duzu hemen.

  • 345 Eredua
  • Ordaintzeke
  • Sepa aginduak
  • Errentagarritasuna
  • Dokumentazioa
  • Erakundeko informazio korporatibo guztia.
Berria zara?

???eu.???

ATZERA

EKARPENAK KUDEATU

Atal honetan norbere burua kudeatzen duten enpresa eta aholkularitza-enpresek egin beharreko urratsak adierazi ditugu, bai lehen aldiz egin beharreko ekarpenetan, bai ondorengoetan.

ENPRESAK

Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:

1  ESKATU KODEA:

Enpresaren Gizarte Segurantzako Ebazpenaren dokumentua bidali behar duzue, bai faxez, bai posta elektronikoz, eta gero deitu egingo dizuegu dagokion kodea jakinarazteko. Gure webguneko eremu pribatura sartzeko erabiltzailea eta pasahitza emailez jasoko dituzue.

2 FITXATEGIA EGITEA:

Gure webgunean GEROAren programa eta fitxategiak bete beharreko ezaugarri espezifikoak zehaztuta dituzue.
Programa ez da beharrezkoa nominen aplikaziotik bertatik fitxategia sortzen duten enpresetarako.
GARRANTZITSUA: Fitxategian langileen helbide zuzenak jarri behar dira, gero etxera bidaliko baitzaie gure webgunean erregistratu ahal izateko partaidetza-zenbakia/erabiltzailea.
Internetik ez duten langileentzat, langileen Alta/Aldaketan eredua eskatu dezakete 943317022 telefonoan.
Geroko helbide-aldaketak egiteko, Langileen eremuan ala gurekin harremanetan jarri beharko duzue.
Fitxategia ondorengo hilabete bukaeran edo horren 15a baino lehen helbideratuta badago bidaliko da, gure webgunearen Eremu Pribatuaren bidez.

3  ORDAINTZEKO HAINBAT AUKERA:

  • Banku electronikoa
  • Zordunketa automatikoa/banku-helbideratzea (ikus baldintzak)

HARREMANETARAKO PERTSONA:
Ana
Telefonoa 943 317 279

AHOLKULARITZA ENPRESAK

Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:

1 AHOLKULARITZA ENPRESAREN KODEA ESKATU:

Aholkularitza-enpresaren datuak GEROAra bidali behar dituzue, emailez edo faxez, eta gero deitu egingo dizuegu dagokion kodea jakinarazteko. Gure webguneko eremu pribatura sartzeko erabiltzailea eta pasahitza emailez jasoko dituzue.

2 KODEAK ESKATZEA:

Enpresen Gizarte Segurantzako Ebazpenaren dokumentua bidali behar duzue, bai faxez, bai emailez, eta gero deitu egingo dizuegu dagokion kodea jakinarazteko.

3 FITXATEGIA EGITEA:

Gure webgunean GEROAren programa eta fitxategiak bete beharreko ezaugarri espezifikoak zehaztuta dituzue. Programa ez da beharrezkoa nominen aplikaziotik bertatik fitxategia sortzen duten enpresetarako.
GARRANTZITSUA: Fitxategian langileen helbide zuzenak jarri behar dira, gero etxera bidaliko baitzaie gure webgunean erregistratu ahal izateko partaidetza-zenbakia/erabiltzailea.
Internetik ez duten langileentzat, langileen Alta/Aldaketan eredua eskatu dezakete 943317022 telefonoan.
Geroko helbide-aldaketak egiteko, Langileen eremuan ala gurekin harremanetan jarri beharko duzue.
Fitxategia ondorengo hilabete bukaeran edo horren 15a baino lehen helbideratuta badago bidaliko da, gure webgunearen Eremu Pribatuaren bidez.

4 ORDAINTZEKO HAINBAT AUKERA:

  • Banku electronikoa
  • Zordunketa automatikoa/banku-helbideratzea (ikus baldintzak)

HARREMANETARAKO PERTSONAK:
Igone, Marijo y Miguel
Telefonoa: 943 317 279


SEKTOREAK

96. urtean GEROA Gipuzkoako sektore siderometalurgikoaren ekarpenekin hasi zen. Patronal eta Sindikatuen (Bazkide Eratzaileak) negoziketen bitartez ezarri beharreko %ak erabaki ziren. Bien arteko akordiora iristean, Geroara ekarpena derrigorrezkoa bihurtzen da sektore horretako enpresa (Bazkide Babesle) eta langile guztientzat (Agizko Bazkideak). Gaur egun ondoko sektoreak biltzen ditu, bertan adierazten diren kotizazio-ehunekoekin –ehuneko horiek langilearen kontingentzia arruntaren oinarrian aplikatzen dira.

 

KODEA SEKTOREAK APLIKATZEKO %
  ENP LAN
G01 INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOA 2,300 2,300
G02 ZERAMIKAREN INDUSTRIA 1,750 1,750
G03 ZURAREN INDUSTRIA 1,000 1,000
G04 GARRAIO-KUDEATZAILEAK 1,500 1,500
G05 OKINTZAREN INDUSTRIA 0,600 0,600
G06 BEIRAREN INDUSTRIA 1,750 1,750
G07 ERAIKUNTZA 2,000 2,000
G08 PAPER-KARTOIAREN INDUSTRIA 1,000 1,000
G09 ALTZARIEN INDUSTRIA 0,500 0,500
G10 EHUNGINTZAREN MERKATARITZA 0,800 0,800
G11 LARRUAREN MERKATARITZA 0,800 0,800
G12 METALAREN MERKATARITZA 1,000 1,000
G13 ERAIKIN ETA LOKALEN GARBIKETA 1,250 1,250
G14 HORNITEGIAK 2,000 2,000
G15 FRUTA ETA BARAZKI HANDIZKARIAK 1,500 1,500
G16 ERREP. ZEHARREKO MERKA. GARRAIOA 0,750 0,750
G17 IKUSKIZUN ETA KIROL LOKALAK 0,500 0,500
G18 BULEGO ETA DESPATXOAK 0,200 0,200
G19 MERKATARITZA OROKORRA 0,200 0,200
G20 KIROL INSTALAZIOAK 0,500 0,500
G21 BIDE-GARBIKETA 0,250 0,250
G22 SALBAMENDU ETA SOROSPENA 0,500 0,500
G23 OSTATUAK 0,250 0,250

 

Honez gain, erakundera 39 enpresa barneratu dira. Sektorial konbeniorik etzutenez, Geroa BGAEra atxikitzeko eskaria egin zuten, Erakundeko gobernu organuek onartu zutelarik.

2007.urtetik aurrera, adimen urritu eta gaixotasun mentala duten bazkide Babesle eta Agizko bezkideek burutu beharreko aldizkako ekarpena, gehienez ere, une oro bere Sektore edo enpresarentzat ezarritako portzentaiaren bikoitza izango da; beti ere, bazkide babesle eta langile bazkidearen aportazioak berdinak badira, talde honetako langileen arteko ekitatea mantentzen bada eta sektorean adostua eta Erakundeko Gobernu Batzordeagatik onartua bada.

 

Gure webgunean, gure cookieak sarrera ezegokiak ekiditeko eta bitartekarienenak analisiak egiteko erabiltzen ditugu. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia. Cookieak onartu, konfiguratu ala ezeztatu ditzazkezu botoi zehatza sakatuz.
konfiguratu
 
Guztiak Ezeztatu
 
GUZTIAK ONARTU

Nola desaktibatu ala ezabatu cookieak?

Cookieen politika onartzea

Ondoren, zure cookieen konfigurazioa aldatu dezakezu gure webgunean. Hautatu gaitu nahi dituzun cookieak:

  • Cookie propioak - Cookie teknikoak eta pertsonalizaziokoak (beharrezkoak eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legearen (IGZL) 22.2 artikuluan salbuetsiak).
  • Kanpoko erakundeen cookieak

    • Analisi-cookieak.