- segurtasuna
- hobekuntzak
- enpresak
GEROAk informazioaren segurtasunarekiko konpromisoa indartu du ISO 27001:2022 ziurtagiriarekin
Gero eta digitalagoa den ingurune honetan, informazioa babestea funtsezkoa da. GEROAn beste urrats bat eman dugu konpromiso horretan, Bureau Veritas erakundearen ISO 27001:2022 ziurtagiria lortuta. Horrek gure bazkideen datuen babesa bermatzen du, nazioarteko estandarren arabera.
Egunero egiten dugu lan zerbitzu sendoa, gardena eta pertsonengana bideratua eskaintzeko. Konpromiso horren barruan, informazioaren babesak funtsezko lekua betetzen du, berme gorenak eskatzen dituzten datu sentikorrak kudeatzen baititugu.
Ziurtagiri hau lortzeak, informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistemetan nazioarteko erreferentzia dena, lehendik aplikatzen genituen jardunbide egokiak aitortzen ditu, eta etengabeko hobekuntzarekiko gure konpromisoa indartzen du.
Zer dakar ziurtagiri honek?
ISO 27001:2022 ziurtagiriak egiaztatzen du GEROAk nazioarteko estandarrak betetzen dituen kudeaketa-sistema duela. Sistema horrek datuak behar bezala babestera eta edozein arrisku modu egituratuan kudeatzera bideratutako prozesuak, tresnak eta kontrolak biltzen ditu.
Gainera, gure bazkideen zein enpresa eta erakunde kolaboratzaileen konfiantza indartzen du, segurtasunaren kudeaketa zorrotza eta profesionala agerian uzten baitu.
Gure bazkideen informazioaren babesa
Sistema honen helburu nagusietako bat informazioa babestea da, egon litezkeen arriskuen aurrean.
Horretarako, baimenik gabeko sarbideak prebenitzeko, informazio-galerak ekiditeko eta gerta litezkeen segurtasun-intzidentziak behar bezala kudeatzeko neurriak ezarri dira. Hori guztia oinarrizko hiru printzipiotan oinarritzen da: datuen konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna.
Modu honetan, informazioa uneoro babestuta dagoela eta baimendutako pertsonentzat soilik eskuragarri dagoela ziurtatzen da.
Arriskuei aurrea hartzea
Segurtasuna ez da soilik erantzutea, aurrea hartzea baizik. ISO 27001:2022 ziurtagiriak arriskuen etengabeko kudeaketan oinarritutako ikuspegia hartzea dakar. Horregatik, etengabe egiten dugu lan alderdi hauetan:
- Egon litezkeen arriskuak identifikatzea
- Horien eragina aztertzea
- Arriskuak arintzeko neurriak aplikatzea
Ikuspegi proaktibo honi esker, GEROAk intzidentzien aurrean erantzuna emateaz gain, prebentzio-lanak egiten ditu gerta litezkeen arriskuen probabilitatea murrizteko.
Talde osoaren konpromisoa
Informazioaren segurtasuna ez dago teknologiaren mende soilik; pertsonen mende ere badago.
Horregatik, GEROAn prestakuntzan, kontzientziazioan eta erantzukizun partekatuan oinarritutako antolakuntza-kultura sustatzen dugu. Talde osoak aktiboki parte hartzen du informazioaren babesean, jardunbide egokiak eguneroko lanean txertatuz.
Etengabeko hobekuntza eta gardentasuna
Ziurtagiri hau ez da amaiera-puntu bat, etengabeko prozesu baten parte baizik; horrek aldizkako auditoretzak, sistemaren etengabeko berrikuspena eta arrisku berrietara egokitzea dakar.
Ikuspegi honi esker, egunez egun hobetzen jarrai dezakegu eta berme gorenak eskaini.
Zurekin batera aurrera jarraitzen dugu
GEROAn lanean jarraitzen dugu gero eta zorrotzagoa den ingurune honetara egokitzeko, gure bazkideei balioa emango dieten hobekuntzak txertatuz.
Bureau Veritasen ISO 27001:2022 ziurtagiria bide horretan emandako beste urrats bat da, eta segurtasunarekin, konfiantzarekin eta gardentasunarekin dugun konpromisoa indartzen du.
- Geroa egunean
- segurtasuna
- hobekuntzak
- enpresak