- etorkizuna
Geroa, etorkizuneko pentsioa hobetzen laguntzen dizun BGAEa
Zer da GEROA? Galdera horrek beste kontu garrantzitsu batera garamatza: Zer da BGAE bat? Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea da, Eusko Jaurlaritzaren kontrol eta ikuskaritzapean dauden bazkideak babesteko helburuarekin sortutako irabazi-asmorik gabeko eta borondatezko erakundeak. Segurtasun handiagoa izateko, zure kontuak urtero ikuskatzen dituzte profesional independenteek. Beraz, BGAEak Euskadiko berezko erakundeak dira, eta Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen pentsio osagarriak ordaintzea dute helburu nagusi.
GEROA 1996an sortutako enpleguko BGAE bat gara, Gipuzkoako Enpresen Elkarteak (ADEGI) eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sustatua, langileen alde. Gure misioa langileek eta enpresak egiten dituzten ekarpenak erantzukizunez haztea da, erretiroa hartzean hilero pentsioa osatzeko. Lan bizitza osoan enpresekin partekatutako ahalegin txikien bidez aurrezteko modu bat da, pentsio osagarri propioa eraikitzeko.
Ekarpen partekatuak
GEROAn ekarpenak modu partekatuan egiten dira, %50ean, langilearen eta enpresaren artean. Indarrak batzen ditugu gehiago eta hobeto aurrezteko.
Pentsio publikoaren eta azken soldataren arteko aldea gero eta handiagoa izango dela jakinda, GEROAn erosteko ahalmenaren galera murrizten laguntzen dugu, lan egiteari uzten diozunean bizi-maila bera mantendu dezazun. Osagarri egokia izateko, ekarpen sendoa egin behar da gure lan-bizitzan (% 6 inguru), eta kudeaketa profesionala, gutxieneko kostuekin. Zenbat eta lehenago hasi zure ekarpena egiten, orduan eta ahalegin txikiagoa egin beharko duzu zure erretirorako ondare handiagoa lortzeko, eta zure pentsio publikoarekin batera joango den osagarri bihurtuko dugu.
GEROAren ezaugarriak
Irabazi-asmorik gabeko erakundea denez, lortutako irabaziak gure bazkideen etorkizuneko pentsio-osagarrietara bideratuko dira oso-osorik. Ez gaude inongo organismo publikoren edo finantza-erakunderen mende. Horrek askatasun osoa ematen digu inbertsiorik onenak aukeratzeko orduan. GEROAn, inbertsioen kudeaketa indarrean dagoen araudia errespetatuz eta gure Batzar Nagusiak onartutako inbertsio-printzipioen adierazpenarekin bat eginez egiten da. Inbertsio Sozialki Arduratsuaren irizpideak jarraitzen ditugu, eta gure funtsen % 10 tokiko enpresetan inbertituta dago. Horrek erakusten du euskal industria-sarearekin dugun konpromiso soziala.
Talde sendoa dugu, nazioartean saritua eta aintzatetsia, esperientzia handiko hogeitu hiru pertsonez osatua. Gure urteko batez besteko errentagarritasunak (% 6 hasieratik) bermatzen gaitu, eta aise gainditzen du KPI+% 2ko helburua. Arriskuak kudeatzeko prozesu kuantitatibo eta kualitatibo zorrotzak aplikatzen ditugu, aditu independenteek baliozkotuak. Lau etxe handietako batek ikuskatzen gaitu eta gure aktiboak nazioarteko banku handi batek zaintzen ditu.
Gobernantza parekidea
Gaur egun, ELAk Gobernu Batzordeko Lehendakaritzan dago, ADEGI Lehendakariordetzan eta Diruzaintzan eta CCOO Idazkaritzan.
Batzar Nagusia 106 kidek osatzen dute, honela banatuta:
- Bazkide Babesleen 53 ordezkari, ADEGIk izendatuak
- Bazkide oso edo arrunten 53 ordezkari, guztiak ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek izendatuak.
Gobernu Batzordea 26 kidek osatzen dute, honela banatuta:
- Bazkide Babesleen 13 ordezkari, ADEGIk izendatua
- Bazkide oso edo arrunten 13 ordezkari, guztiak ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek izendatuak.
Horregatik guztiagatik, GEROA aukera ezin hobea da zure etorkizuna planifikatzeko eta zure erretiroan pentsatzen hasteko. Ziurgabetasun garaiotan, BGAE bat izan daiteke zure segurtasun koltxoia
- Geroa egunean
- etorkizuna