Lege Oharra
Lege Oharra
 
 

Webgunearen titulartasuna

Webgune honen titulartasuna GEROA PENTSIOAK LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO  BGAErena (GEROA aurrerantzean) da. Erakunde hori (IFK: V20548244; egoitza soziala: Lugaritz Pasealekua, 27, behea, 20018 Donostia, Gipuzkoa) Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (1.569 Liburukia, 145. Folioa, SS 11.233 Orria, 1. Inskripzioa), eta haren jarduera gizarte-aurreikuspen osagarrian datza.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen diseinua, haren iturburu-kodeak eta bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako zeinu bereizgarriak GEROArenak dira, eta jabetza intelektual eta industrialerako eskubideek babesten dituzte. Guztiz debekatuta dago haien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera, GEROAk berariazko baimena ematen duenean izan ezik.

Cookieei buruzko informazioa

Webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa kontsulta dezakezu Cookieen politikan.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio xehatua kontsulta dezakezu Pribatutasun-politikan.

Zerbitzuak eskuratzeko aukera

GEROAk eskaintzen dituen zerbitzuak eskatzeko edo zerbitzu horietan erregistratzeko prozesua ez da webgunearen bitartez egiten; GEROArekin atxikitze-kontratu bat izenpetzen duen erakunde bateko bazkide langileak edo enpresa horien ordezkariak baino ezin izango dira webguneko formularioetan sartu.

GEROArekin langileen ekarpenak kudeatu eta administratzeko kontratua sinatu ondoren, bazkide langileak eta enpresaren ordezkariak erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat izango dituzte web-formularioetan sartzeko.

Datu pertsonal horien tratamenduak webgune honetan aplikatu beharreko Pribatutasun-politikan adierazitakoari jarraituko dio.

Erantzukizunak

Erabiltzailea izango da webgune hau eta bertan bildutako informazioa bidegabe eta legez kontra erabiltzeagatik egiten diren arau-hausteen edo hirugarrenei egiten zaizkien kalteen erantzule bakarra.

GEROA ez da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuetatik datorren eta webgunean agertzen den edota esteka edo beste sistema batzuen bidez eskaintzen den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzule.

GEROAk ez du bere gain hartzen atari honetan sartzeko aukera ematen duten edota atari honekin lotuta dauden hirugarrenen beste webgune batzuen legezkotasunaren gaineko erantzukizunik.

Erabiltzaileek emandako datu guztiak kasu bakoitzean adierazitako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie hirugarrenei emango, GEROAren pribatutasun-politikari jarraikiz.

GEROAk edukiak, informazioak, aplikazioak eta abar aldatu eta zabaldu nahi dituenean, eskubidea izango du webgunean aldez aurretik ohartarazi gabe aldaketak egiteko.

Webgune hau erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta Lege Ohar honetan jasotako xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzea dakar; beraz, erabiltzaileak hemen ezarritako baldintzetako edozeinekin ados ez badago, ez du webgune hau erabili edota bertan sartu behar.