
Legeria berriaren arabera, GEROAn dituzun aurrezkiak 52.777,20€* baino txikiagoak badira, erretiratzeko unean zenbateko osoa kobratu ahal izango duzu.
Legeria berriaren arabera, GEROAn dituzun aurrezkiak 43.981€* baino txikiagoak badira, erretiratzeko unean zenbateko osoa kobratu ahal izango duzu.
* Eusko Jaurlaritzaren araudian 2026erako ezarritako zenbatekoak.

GEROAn dituzun aurrezkiek 52.777,20€* gainditzen badituzte, % 25a kapitalean erretiratu ahal izango duzu erretiroa hartzen duzun unean, eta gainerako % 75a hileko errenta moduan jaso ahal izango duzu, gutxienez 17 urteko epean.
GEROAn dituzun aurrezkiek 43.981€* gainditzen badituzte, % 20a kapitalean erretiratu ahal izango duzu erretiroa hartzen duzun unean, eta gainerako % 80a hileko errenta moduan jaso ahal izango duzu, gutxienez 17 urteko epean.
* Eusko Jaurlaritzaren araudian 2026erako ezarritako zenbatekoak.

GEROAn dituzun aurrezkiek 13.560€ gainditzen badituzte, guztia hileko errenta moduan jaso ahal izango duzu. Zure aurrezkiak kobratzeko epea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta gehiago handituko da haien balioa eta diru gehiago jasoko duzu.
52.777,20€* baino gutxiago aurreztuta baduzu, hileko errentaren iraupena zure ondarearen araberakoa izango da.
52.777,20€* baino gehiago aurreztuta izanez gero, hileko errenta bat jaso ahal izango duzu gutxienez 17 urtez.
43.981 * baino gutxiago aurreztuta baduzu, hileko errentaren iraupena zure ondarearen araberakoa izango da.
43.981€* baino gehiago aurreztuta izanez gero, hileko errenta bat jaso ahal izango duzu gutxienez 17 urtez.
* Eusko Jaurlaritzaren araudian 2026erako ezarritako zenbatekoak.