Pribatutasun politika
Pribatutasun politika
 
 

GEROA PENTSIOAK ENPLEGUKO BGAEren pribatutasun-politikak datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeria betetzen du.

Datuen tratamenduaren arduraduna

Interesdunarengandik zuzenean jasotzen diren datu pertsonalak era konfidentzialean tratatuko dira, eta GEROA PENTSIOAK ENPLEGUKO BGAEren (GEROA aurrerantzean) titulartasunpeko tratamendu-jarduerari erantsita geratuko dira (erakundearen egoitza soziala: Lugaritz pasealekua 27, behea, 20018 Donostia, Gipuzkoa).

Erabiltzaileak GEROAko langileekin harremanetan jarri ahal izango dira beren datu pertsonalen tratamenduari lotutako zalantzak argitzeko arestian adierazitako posta-helbidearen edo informatica@geroa.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Nori aplikatu behar zaio pribatutasun-politika hau?

Pribatutasun-politika hau honako hauei aplikatuko zaie:

  • Gure egungo bazkideei; izan ere, haien ekarpenak administratzen eta kudeatzen ditugu, erretiro-pentsioak, ezintasun-pentsioak edo heriotzaren ondoriozkoak osatzeko helburu bakarrarekin.
  • Bazkideek izendatutako onuradunei.
  • Gure webgunean (www.geroa.eus) nabigatzen duten eta bazkide-izaera duten zein ez duten erabiltzaileei.

Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua. Zer egiten dugu zure datuekin?

GEROAk gure jarduerari lotutako honako helburu hauetarako baino ez ditu erabiltzen zure datu pertsonalak:

Bazkide langileen kasuan:

  • Zure ekarpenak kudeatu eta administratzeko, eta, ondoren, erretiro-pentsioak, ezintasun-pentsioak edo heriotzaren ondoriozkoak osatzeko, GEROAren eta lan egiten duzun enpresaren artean izenpetutako kontratua betez.
  • Komunikazio-bide bat ezartzeko, alderdi indibidualei, beren ondarearen bilakaerari (GEROAk egindako kudeaketaren arabera) eta zure osagarriaren konfigurazioaren inguruko datuei dagokienez informatuta edukitzeko eta zure etorkizuneko osagarriari buruz egindako kalkuluen berri emateko.
  • Zure eta GEROAren arteko komunikazioaren kudeaketan emandako zerbitzuen kalitatea kontrolatzeko. Horretarako, zure iritziak eta iradokizunak baliatuko dira, arlo pribatuan dauden web-formularioen bidez edo telefonoz deituta.

Bazkide langileek izendatutako onuradunen kasuan:

  • Heriotzaren ondoriozko osagarriaren ordainketa kudeatzeko.

Webgunearen erabiltzaileei dagokienez:

  • Gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Cookieen politika.

Bildutako datu motak. Nolako datu pertsonalak tratatzen ditugu?

GEROAn tratatuko ditugun datuak honako hauek dira:

  • Bazkide langileen kasuan:

    • Identifikazio-datuak
    • Kontratatutako kontingentzia
    • Kotizazio-taldea
    • Ekarpena
    • Prestazio mota
    • Finantza-datuak
    • Ahotsa
       
  • Bazkideen onuradunen kasuan:

    • Identifikazio-datuak
       
  • Webgunearen erabiltzaileen kasuan:

    • Bisitaren egunari eta orduari, webgunearen URLari eta gure webgunean bisitatutako orriei buruzko datuak edo erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa bilduko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Cookieen politika.

Datuen jatorria. Nondik lortzen ditugu zure datu pertsonalak?

  • Bazkide langileen kasuan:

    Gure bazkideen datuak beren enpresa edo erakundeek (GEROArekin atxikipen-kontratu bat izenpetu ondoren) eta bazkide interesdunek berek emandako informaziotik lortzen dira.

    Aipatu beharra dago GEROAk eskaintzen dituen zerbitzuak eskatzeko edo zerbitzu horietan erregistratzeko prozesua ez dela webgunearen bitartez egiten; aurreko paragrafoaren arabera bazkide-izaera dutenek baino ezin izango dira webguneko formularioetan sartu.

    GEROArekin langileen ekarpenak kudeatu eta administratzeko kontratua sinatu ondoren, bazkide langileak eta enpresaren ordezkariak erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat izango dituzte webguneko "Langileen arloa" eta "Enpresen eta gestorien arloa" gune pribatuetan sartzeko, hurrenez hurren. Gune horietan daude, hain zuzen ere, datuak erregistratzeko eta eguneratzeko formularioak.

  • Bazkide langileen onuradunen kasuan:

    Datuak izenpetutako kontratuari eta kontratatutako kontingentziari jarraikiz onuradun izendatu duten bazkide langileen bitartez lortzen dira. Guraso-ahala duten pertsonek edo legezko ordezkariek onuradun diren adingabeei buruzko datuak ematen dituzten kasuetan, haiek baimenduko dute datu horien bilketa eta GEROAk arestian adierazitako helburuarekin erabili eta tratatzeko aukera.

  • Webgunearen erabiltzaileen kasuan:

    Datu pertsonalak automatikoki bilduko dira, gure webgunean nabigatzean kargatutako cookieen bitartez.

Zure datuak tratatzeko legitimazioa. Zergatik erabil ditzakegu zure datu pertsonalak?

  • Bazkide langileen kasuan:

    Bazkide langileen ekarpenen kudeaketari eta administrazioari lotutako datu pertsonalak, haien ondarearen bilakaeraren (GEROAk egindako kudeaketaren arabera) berri emateko egiten diren komunikazioak, haien osagarriaren konfigurazioaren eta etorkizuneko osagarriari buruz egindako kalkuluen inguruko datuak eta onuradunen izendapenari eta haien datuen ekarpenari buruzko informazioa tratatzeko lege-oinarria honako hau da: pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez babesteko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 artikuluko b) letraren arabera interesduna eta haren onuradunak partaide dituen kontratuaren gauzatzea da.

    Zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko ahots-deietan jasotako iritzien, iradokizunen eta grabazioen kasuan, tratamendurako lege-oinarria arduradunaren interes legitimoa da, Datu Pertsonalen Erregelamendu Orokorraren 6.1 artikuluaren f) letrari jarraikiz.

  • Bazkide langileen onuradunen kasuan:

    Onuradunen datuak tratatzeko lege-oinarria bazkide langilea eta haren onuradunak partaide dituen kontratuaren betetzea eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legean eta haren erregelamenduetan ezarritako betebeharren betetzea da, betiere Datu Pertsonalen Erregelamendu Orokorraren 6.1 artikuluaren b) eta c) letrei jarraikiz.

  • Webgunearen erabiltzaileen kasuan:

    Cookieen bidez lortutako datuak tratatzeko lege-oinarria webgunearen erabiltzailearen baimena da, adierazitako arauaren 6.1 artikuluaren a) letrari jarraikiz.

Gordetzeko epeak. Zenbat denboratan erabiliko ditugu zure datu pertsonalak?

  • Bazkide langileen kasuan:

    Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuari jarraikiz, bazkide eta onuradun guztien erregistro historikoak etengabe gordeko dira: ekarpenak, prestazioak, borondatezko bajak, mobilizazioak eta horien guztien datak eta kopuruak.

    Erregistro hauetan, ematen zaizkizun zerbitzuak (zehazki, datu pertsonalen inguruan) eraldatzea eskatzeko zure eta GEROAren arteko komunikazioak daude.

    Gainerako komunikazioak, tartean direla zure iritziak eta iradokizunak, gehienez 2 urtean gordeko dira.

    Bukatzeko, grabatutako telefono-deiak hilabete batez gordetzen dira, salbu eta gatazka edo gorabehera bat dela tarteko kontserbatu behar balira; halako kasuetan, auzia ebazten den arte kontserbatuko dira.

    Adierazitako epeak igaro ondoren, informazioa behin betiko ezabatzen da.

  • Bazkide langileen onuradunen kasuan:

    Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuari jarraikiz, bazkide eta onuradun guztien erregistro historikoak etengabe gorde beharko dira: ekarpenak, prestazioak, borondatezko bajak, mobilizazioak eta horien guztien datak eta kopuruak.

  • Webgunearen erabiltzaileen kasuan:

    Cookieen bidez emandako datu pertsonalak datu horien bilketaren helburua betetzeko eta helburuaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran eta artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako aldietan gordeko dira.

Zure datuen hartzaileak izan daitezkeenak. Norekin partekatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datuen komunikazioari dagokionez, berariaz jakinarazten dizugu ez zaizkiela hirugarrenei lagako, lege-betebehar bat dagoenean izan ezik.

GEROAren jarduerak garatzeko, tratamenduaz arduratzen diren hornitzaileak sartu ahal izango dira, baina, nolanahi ere, ez dituzte beren helburuetarako erabiliko zure datu pertsonalak.

Ondoren, tratamendu bakoitzaren inguruko xehetasun gehiago emango ditugu:

  • Bazkide langileen eta haien onuradunen kasuan:

    Ematen dizkiguzun datuak dagozkien administrazio eta erakunde publikoei laga ahal izango zaizkie, hala nola Foru Ogasunari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, legeak hala aginduta.

    Tratamendu-enkarguei dagokienez, GEROAk kontratu-harremanak ditu ezarrita Europar Batasunean kokatutako hornitzaileekin, mezularitzako, dokumentazioaren kudeaketako eta baliabide informatikoen kudeaketako zerbitzuetarako, besteak beste.

    Halaber, marketina automatizatzeko plataforma-zerbitzuak (Mailchimp) azpikontratatu dizkie Europar Batasunetik kanpo (AEBetan) kokatutako zenbait tratamendu-arduraduni (The Rocket Science Group LLC d/b/a MailChimp).

    Datuen nazioarteko transferentzia horri erantsitako bermeei dagokienez, hornitzaileak Europar Batzordeak onetsitako kontratuzko klausula eredura egokitutako kontratazio baldintzak ditu. Hemen esteka: https://mailchimp.com/legal/data-processing-addendum/

  • Webgunearen erabiltzaileen kasuan:

    Jakinarazten dizugu "cookieak" erabiltzen ditugula, hau da, zure ordenagailuan kokatuta dauden eta erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilera aztertzen laguntzen diguten testu-fitxategiak (informazio gehiago Cookieen politikan).

    "Cookieek" biltzen dituzten zure datu batzuk Google Analytics-i lagako zaizkio. Tresnak horrek tratamenduaren arduradun gisa dihardu, eta informazioa bere helburu propioetarako erabiltzen du, hala nola zerbitzu berriak garatzeko, publizitatearen eraginkortasuna neurtzeko, erabiltzaileak iruzurrez eta abusuez babesteko, eta Googlen edo bazkideen webguneetan eta aplikazioetan agertzen diren edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko. Zure IP helbidea anonimizatu egingo da, eta Googlek ez du bilduko.

    Azkenik, zehaztu beharra dago Google Analytics-ek Europar Batzordeak onetsitako kontratuzko klausula eredura egokitutako kontratazio baldintzak dituela. https://privacy.google.com/businesses/compliance/?hl=en_US

    Oro har, jakinarazten da GEROAk datu pertsonalen tratamenduen oinarri diren sistemen hosting-, euskarri- eta mantentze-zerbitzuak azpikontratatu dizkiela Europar Batasuneko zenbait tratamendu-arduraduni.

    EBtik kanpo kokatutako enpresa hornitzaileek zerbitzu osagarriren bat emateagatik datu pertsonaletarako sarbide motaren bat badute, hautaketa egitean datuen babesaren arloko Europako betekizunak betetzeko berme nahikoak ezartzen direla ziurtatuko dugu.

Segurtasun-neurriak

GEROAk datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horien alterazioa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartuko ditu, kontuan hartuta teknologiaren egoera eta biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak (giza ekintzari edota ingurune fisiko edo naturalari lotutakoak).

Interesdunaren eskubideak

Atal hau bazkide langileei, haien onuradunei eta webgunearen erabiltzaileei aplikatu beharrekoa da.

Jakinarazten dizugu datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideak balia ditzakezula. Honako hauek dira:

  • Sarbidea izateko eskubidea: GEROAk zure datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez baieztatzeko eskubidea izango duzu, eta, kasu horretan, datu pertsonalak eta honako informazio hau eskuratzeko eskubidea: tratamenduaren helburuak; kasuan kasuko datu pertsonalen kategoriak; komunikatu diren edo komunikatuko diren datu pertsonalen hartzaileak, nazioarteko transferentziak barnean hartuta; zure datu pertsonalak gordetzeko epea; eskubideak dituzula jakitea; kontrol-agintaritza baten aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea; datu pertsonalak interesdunarengandik lortu ez direnean, datu horien jatorriari buruz eskuragarri dagoen edozein informazio; eta erabaki automatizatuak hartzen diren, profilak lantzea barne.
     
  • Zuzentzeko eskubidea: GEROAk zure datu pertsonalak zuzentzeko eskatu ahal izango duzu, betiere okerrak badira edo osatu gabe badaude.
    Bazkide langilea bazara, zure datu pertsonalak eta zure onuradunenak aldatu ahal izango dituzu arlo pribatuko web-formularioaren bidez.
     
  • Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduari aurka egin ahal izango diozu, interes publikoko misio batean edo arduradunaren interes legitimoan oinarritzen zarenean.
     
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu honako kasu hauetan:

    • a) zure datuak okerrak direnean, GEROAri datuen zehaztasuna egiaztatzeko aukera emango dion epe batean;
    • b) Tratamendua legez kontrakoa dela pentsatzen duzunean, baina datu pertsonalak ezabatzearen aurka zaudenean eta horren ordez datuen erabilera mugatzeko eskatzen duzunean;
    • c) GEROAk datu pertsonalak tratamenduaren helburuetarako behar ez dituenean, baina zuk erreklamazioak egiteko, baliatzeko edo defendatzeko behar dituzunean;
    • d) Tratamenduaren aurka agertu zarenean, GEROAren arrazoi legitimoak zureei gailentzen zaizkien egiaztatzen den bitartean.
       
  • Ezabatzeko eskubidea: GEROAri zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango diozu, eta berehala ezabatu beharko ditugu, honako kasu hauetan:

    • a) datu pertsonalak jada beharrezkoak ez direnean haiek bildu edo beste era batera tratatu izanaren helburuetarako;
    • b) baimena kentzen duzunean (lege-oinarria baimen hori bada eta tratamendua beste funts juridiko batean oinarritzen ez bada).
    • c) tratamenduaren aurka egiten duzunean (ikus aurka egiteko eskubidea);
    • d) datu pertsonalak legez kontra tratatu direnean;
    • e) datu pertsonalak GEROAri aplikatutako lege-betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean.
       
    Hala izanik ere, ez da ezabatzeko eskubidea aplikatuko eta, beraz, Tratamenduaren Arduradunak datuok tratatzen jarraitu ahal izan ditu, beharrezkoa denean:

    • a) Adierazpen- eta informazio-askatasunerako eskubidea erabiltzeko.
    • b) Tratamenduaren arduradunari aplikatzen zaion lege-betebehar bat konplitzeko, Europar Batasuneko edo estatu kideen Zuzenbidean ezartzen den datuen tratamenduak nahitaezko egiten duenean, edo interes publikoz edo arduradunari eskuordetutako ahalmen publikoak erabiliz egin den misio bat betetzeko.
    • c) Osasun publikoaren arloko interes publikoko arrazoiengatik.
    • d) Interes publikoko artxiborako, ikerketa zientifiko edo historikorako, edo estatistiketarako.
    • e) Erreklamazioak adierazi, egin edo babesteko.
       

    Beraz, non eta irregulartasun bat ez dagoen, bazkideen-langileen datuak ezingo dira ezabatu, eta iraunkorki kontserbatuko dira legez ezartzen den bezala, "Kontserbazio Epeak" atalean azaltzen denaren arabera.

  • Eramangarritasunerako eskubidea: formatu digitalean eta egituratuta, zuk edo, zure izenean, hirugarrenek eman ahal izan dizkiguten datu pertsonalak jaso ahal izango dituzu, baita beste erakunde bati helarazi ere, baldin eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

Aurreko eskubideetakoren bat baliatu nahi izanez gero, eskaera idatziz eta sinatuta bidali beharko duzu, zure NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiriren fotokopiarekin batera, goian adierazitako posta-helbidera, edo informatica@geroa.eus helbide elektronikora.

Era berean, jakinarazten da interesdunak kontrol-agintaritza eskudunera jo ahal izango duela (Datuak Babesteko Espainiako Agentziara) bidezkotzat hartzen duen erreklamazioa aurkeztera. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, eta eskubideak baliatzeko formularioen ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu: www.aepd.es.