- Zozketa
GEROA kantxara atera da: zesta puntako Grand Slam-aren babesa eta zozketa esklusiboak
GEROAn sarea eraikitzen, etorkizuna proiektatzen eta garena zaintzen duen orotan sinesten dugu. Hori dela eta, aurten Hondarribiko 2025eko Zesta Puntako Grand Slam-aren babesle izango gara. Diziplina horretako munduko txapelketarik ospetsuenetako bat eta euskal kirolaren erreferente garrantzitsua nazioartean.
JAI ALIVEk antolatutako txapelketa honen hemeretzigarren edizioa programazio zirraragarriarekin ospatzen da: bederatzi ostiral jarraian lehiatzen, lehen mailako puntistak —bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan— eta tokiko talentuaren eta proiekzio globalaren aldeko apustu irmoa. Gainera, aurtengoa Hondarribiko bi puntistak parte hartuko duten lehenengo edizioa izango da, emozioa eta errotzea gehituz.
Txapelketa baino gehiago: identitatearen aldeko apustua
Zesta punta ez da kirol bat bakarrik. Euskal kultura gure mugetatik harago proiektatzeko modua ere bada, belaunaldiak, sustraiak eta balioak lotzen dituen ondarea. Hondarribiko Grand Slam-aren babesle bihurtzean, identitatearekin, kulturarekin eta etorkizun partekatuarekin dugun konpromisoa berresten dugu.
Hala adierazi zuen ere GEROA-ko ordezkaria den Asier Linazasoro ekitaldiaren aurkezpen ofizialean: “Zesta punta da maila globalean jokatzen den euskal kirol bakarra. Horregatik, Hondarribiko Grand Slama babestea, definitzen gaituenaren eta mundura proiektatu nahi dugunaren aldeko apustua egitea da.”
Zozketak GEROAko bazkideentzat
Eta zuk ere esperientzia paregabe hau bizitzea nahi dugunez, GEROAn gure bazkideei zuzendutako hainbat zozketa egingo ditugu. Hauek dira prestatu ditugun sorpresak:
2 irabazleek hau jasoko dute:
- Grand Slam-eko kamiseta ofizial bana
- Txartel bat (2 pertsonentzako) txapelketako partida guztietara sartzeko
5 irabazle gehiagok jasoko dute:
- Sarrera bikoitz bana, partida batera joateko

Nola parte hartu?
GEROA-ko bazkidea bazara eta JAIA ALIVE Hondarribia Grand Slam 2025 zozketetan parte hartu nahi baduzu, zure gune pribatura sartu besterik ez duzu. Ez galdu esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera. Kirola osasuna da, eta GEROA-n ahalik eta gehien gozatzen jarraitzea nahi dugu!

Gozatu GEROAko kide izatearen abantailez
GEROAko kide izatea zure erretiroa planifikatzea baino askoz gehiago da: zure ongizaterako pentsatutako esperientzia paregabeak eskuratzea da. Kide gisa, zozketa esklusiboetan parte har dezakezu, eta hurbiletik bizi balioak partekatzen ditugun kultura- eta kirol-ekitaldiak.
Zure eremu pribatuan sartu —edo erregistratu, oraindik egin ez baduzu— eta zain dituzun abantaila guztiak aprobetxatu besterik ez duzu. Zorte on!
- Geroa egunean
- Zozketa