GEROA enplegu sektorialeko BGAE bat da, ADEGIk eta Gipuzkoako sindikatuek sustatuta zu bezalako langileen alde jarduteko. Gure eginkizuna zuk eta lan egiten duzun enpresak zure pentsioa hilero osatzeko egiten dituzuen ekarpenak erantzukizunez haz daitezen jardutea da. Aurrezteko modu horrek, gainera, bereizi egiten gaitu.
Gure zenbakiak dira gure bermea
Eta hauxe da gutaz esaten dutena
Zertan lagun zaitzakegu?
Talde gaztea eta dinamikoa gara, eta esperientzia egiaztatua dugu pertsonen arretan eta arriskuen, inbertsioen edo sistemen kudeaketan. Guztira, 22 pertsonak dihardugu gure bazkideen alde eta gure bazkideentzat. Badakigu gure lana garrantzitsua dela; horregatik, egunetik egunera hobeak izaten saiatzen gara.
Gobernu-organoak eta egitura
ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkarteak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek partekatutako proiektua da GEROA. Gobernu-organoak Batzar Orokorra eta Gobernu Batzordea dira, eta modu paritarioan osatuta daude. Gaur egun, ADEGIk Gobernu Batzordeko Lehendakaritza eta Diruzaintza, ELA Lehendakariordetza eta CCOO Idazkaritza ditu.