:: Geroa Pentsioak EPSV :: Ekarpenak
EKARPENAK
Ahalegin partekatua

GEROAn ekarpenak partekatuta egiten dira langilearen eta enpresaren artean, %50a bakoitzak. Indarrak batzen ditugu gehiago eta hobeto aurrezteko.

 

Pentsio publikoaren eta azken soldataren arteko aldea gero eta handiagoa izango dela jakinik, GEROAk erosteko ahalmenaren galera murrizten laguntzen du, lan egiteari uztean bizi-maila berari eusteko.

Osagarri egokia izateko, beharrezkoa da ekarpen sendoa egitea gure lan-bizitzan (%6 inguru) eta kudeaketa profesionala, gutxieneko kostuekin.

GEROAk elementu solidarioak eta erantzukizun sozialekoak ematen ditu, beste erakunde batzuetan aurkituko ez dituzunak.

Zenbat eta lehenago hasi ekarpenak egiten, orduan eta ahalegin txikiagoa egin beharko duzu zure erretirorako ondare handiagoa lortzeko. Ondare hori zure pentsio publikoari lagunduko dion osagarri bihurtuko dugu.

Bai, baldin eta GEROAri atxikitutako sektore bateko enpresa batean lan egiten baduzu.

 

 

Ekarpenak paritarioak dira. Alde batetik, langilea (nominatik kentzen da) eta, bestetik, enpresa.

%94 aurrezteko erabiltzen da, eta gainerako % 6ak arrisku-prestazioa estaltzen du; prestazio horrek kapital gehigarria* bermatzen du ezgaitasun- edo heriotza-kasuetan.

*Langileak ezintasun edo heriotza egunetik erretiroa hartu arte egingo lituzkeen ekarpenak.

G01 – IND. SIDEROMETALURGIKOA %2,30
G02 – ZERAMIKAREN INDUSTRIA %1,75
G03 – ZURAREN INDUSTRIA %1,00
G04 – GARRAIO-KUDEATZAILEAK %1,50
G05 – OKINDEGIAK %0,60
G06 – BEIRA %1,75
G07 – ERAIKUNTZA %2,00
G08 – PAPERA-KARTOIA %1,00
G09 – ALTZARIEN INDUSTRIA %0,50
G10 – EHUNGINTZAREN MERKATARITZA %0,80
G11 – LARRUAREN MERKATARITZA %0,80
G12 – METALAREN MERKATARITZA %1,00
G13 – ERAIKIN ETA LOKALEN GARBIKETA %1,25
G14 – GASOLINDEGIAK %2,00
G15 – FRUTA ETA BARAZKI HANDIZKARIAK %1,50
G16 – ERREPIDE ZEHARREKO MERK. GARRAIOA %0,75
G17 – IKUSKIZUN ETA KIROL LOKALAK %0,50
G18 – BULEGOAK %0,20
G19 – MERKATARITZA OROKORRA %0,20
G20 – KIROL INSTALAZIOAK %0,50
G21 – BIDE-GARBIKETA %0,25
G22 – SALBAMENDU ETA SOROSPENA %0,50

Lortutako eskubide ekonomikoak mantenduko dituzu, hau da, zure ekarpenak, enpresarenak eta prestazioa eskatu arte lortzen diren etekinak.

Bai. Entitatean kotizatzen ari zareten Bazkide guztiek, borondatez, hilero ekarpen gehigarri bat egiteko aukera izango duzue, modu arruntean egiten duzuen eta zuen nominan agertzen zaizuen zenbateko berekoa, 25 urte bete zenituztenetik egiteke dituzuen hilabete kopuru berean.
Aukera hau, eremu pribatuko Ekarpen Osagarri Pertsonalen atalean aurkitu dezakezue.

Bai. Bai enpresak eta bai adimeneko ezgaitasuna edo buruko eritasuna duten bazkideek aldian-aldian egin beharreko ekarpenak langilearen sektore edo enpresarentzat une bakoitzean ezarritako portzentaiaren bikoitza izan daitezke, langilearen gertakizun arrunten oinarriari dagokionez.

BAI, langileak eta enpresak zerga-ekitaldian egindako ekarpenak oso-osorik murrizten dira errenta-aitorpenaren zerga-oinarritik, nahiz eta enpresak egindakoak neutroak izan.

 

Ekarpenak kudeatzea

Atal honetan aholkulariek eta enpresek beren kabuz kudeatzen dituzten urratsen berri ematen da, bai ekarpenak egiten dituzten lehen aldian bai ondoz ondoko aldietan.


Enpresak

1. Kodea eskatu

Enpresaren Gizarte Segurantzaren ebazpena bidali behar duzue, eta ondoren deituko dizuegu dagokion kodea jakinarazteko. Pasahitza sortzeko esteka ere jasoko duzue posta elektronikoz.

2. Fitxategia sortu

Nominen aplikazio/programa propiorik ez baduzue, gure webgunean GEROAren programa duzue fitxategia sortzeko, bete beharreko ezaugarriekin.
GARRANTZITSUA: Langileen helbide zuzenak agertu behar dira fitxategian; etxera bidaliko bait zaie ongietorri gutuna nor garen eta zer egiten dugun azalduz eta web orrian erregistratzeko partaide/erabiltzaile zenbakiarekin.
Fitxategia hilabete bakoitzaren hurrengo hilaren 15a baino lehen bidaliko da (batez ere helbideratuta badago), gure web guneko eremu pribatutik.

3. Ordaintzeko hainbat aukera

  • Banku elektronikoa
  • Kargu automatikoa/banku-helbideratzea

Harremanetarako pertsonak

 


Aholkulariak

1. Aholkulari kodea eskatu

Bete beharreko dokumentua eskatu behar diguzue aholkulari gisa alta emateko, ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzue erabiltzailearekin eta esteka bat zuen pasahitza sortzeko eta Eremu Pribatuan sartzeko.

2. Enpresentzako kode eskaera

Enpresaren Gizarte Segurantzaren ebazpena bidali behar duzue, eta ondoren deituko dizuegu dagokion kodea jakinarazteko.

3. Fitxategia sortu

Nominen aplikazio/programa propiorik ez baduzue, gure webgunean GEROAren programa duzue fitxategia sortzeko, bete beharreko ezaugarriekin.
GARRANTZITSUA: Langileen helbide zuzenak agertu behar dira fitxategian; etxera bidaliko bait zaie ongietorri gutuna nor garen eta zer egiten dugun azalduz eta web orrian erregistratzeko partaide/erabiltzaile zenbakiarekin.
Fitxategia hilabete bakoitzaren hurrengo hilaren 15a baino lehen bidaliko da (batez ere helbideratuta badago), gure web guneko eremu pribatutik.

4. Ordaintzeko hainbat aukera

  • Banku elektronikoa
  • Kargu automatikoa/banku-helbideratzea

Harremanetarako pertsonak