:: Geroa Pentsioak EPSV :: Origen
ORIGEN
Complementando pensiones
en renta desde 2001
 

Ahalegin partekatua

GEROA Enplegu BGAE bat da non bazkideak atxikitako enpresetako langileak diren. Honek izaera paritarioa ematen digu 2 modutan:

  • Enpresek eta langileek erdibana egiten dituzte ekarpenak.
  • Gobernu Organoak, % 50ean ADEGI Gipuzkoako Enpresen Erakundeak eta% 50ean ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osatzen dituzte.

Beharrezkoak diren gastuak soilik

GEROAKO funtzionamendu gastuak %0,40 dira gutxi gorabehera, eta horrek abantaila lehiakorra ematen suposatzen du Finantza Erakundeek eskaintzen dituzten banakako BGAEn aldean, horien komisioak askoz ere handiagoak baitira (% 1,60 inguru). Horrek zuzenean eragiten dio langileari, eta bere kapital metatua beste erakunde batzuetan baino %40 handiagoa izan daiteke.

Inbertsio onena aukeratzeko askatasun osoaz

GEROA Erakunde independentea da, ez gaude inongo finantza-talde edo erakunde publikorekin lotuta. Gure kudeaketaren eta inbertsioen helburu bakarra gure bazkideentzako prestazio onenak eta seguruenak lortzea da. Ez gaude hirugarrenen interesen menpe. Horren froga da gure zenbakiek bermatzen onesten gaituztela 1996az geroztik GEROAko errentagarritasunak KPIa %4an gainditzen baitu.

Kontuak argi

GEROAn Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera dihardugu eta ISO araudiaren arabera ziurtatuta gaude. Horrek, besteak beste, egiten dugun guztiaren gardentasuna eta informazio guztia gure bazkideen eskura jartzea dakar. Gainera, Erakundeak sektoreko kaudimen ratiorik altuena dauka.

Denak ez du balio

Geroa izan zen Nazio Batuen Inbertsio Sozialki Arduratsuaren printzipioei atxiki zitzaien lehenengo BGAEa. Inbertsio Sozialki Arduratsuaren Politika bat dugu inbertsio mota guztiei aplikatuta. GEROA finantza-merkatuak erabiltzen dituen Erakunde bat da, baina helburu soziala duena nagusiki.

Hileroko lasaitasuna

GEROAren helburua da hilero gure langileen pentsioak %15a arte osatzea, erretiro- garaian beren bizi kalitatea murriztu ez dadin.

Ingurumenarekiko konpromisoa

GEROAren helburuetako bat euskal industria-sarea sustatzea da. 2002an, ELKARKIDETZA BGAE-rekin batera, ORZA AIE sozietatea osatu genuen. Honen bidez, gure ondarearen aktiboen %5era arte, gure erreferentzia eremuko enpresetan inbertitzen dugu.

Bide horri jarraituz, 2016ko amaieran, GEROAk ADEGIrekin, erakunde sindikalekin eta ELKARGIrekin lankidetzan, 2 ekintza-ildo berri aurkeztu zituen, lehenik eta behin, enpresa berri horien kapitalean inbertituz eta, gero beraien jarraipena eta sustraiak erraztuz. Halaber, 2018. urtean bertako enpresentzako kreditu-lerro berri bat gehitzen zaio 2013. urtean bazkide ekintzaileentzat hasitakoari.

Gehienezko Segurtasuna

GEROA oso araututa eta ikuskatuta dagoen Erakunde bat da zentzu guztietan.
Gainera, gure erakunde arautzailearen (Eusko Jaurlaritza) zuzeneko gainbegiratzeaz gain, Kontabilitate-auditoria baten menpe eta gure Gordailu-entitatearen kontrolpean gaude, zeinek gure kontuek gure Erakundearen irudi fidela eta ezarritako balorazio irizpideen arabera islatzen dutela ziurtatzen dutenak.

Denontzako aurrezpena

GEROAra ekarpenak egiteko hitzarmena Negoziazio Kolektibotik sortu zen eta orain Gipuzkoako ekonomia arloko 20 hitzarmen kolektiboetako langile guztiak estaltzen ditu. Horrek esan nahi du Gipuzkoako hiru langiletik 1ek pentsio osagarria izango dutela erretiroan.

Bakoitzak bere eltzeitsua dauka

Gizarte Segurantzan ez bezala, GEROAra egindako ekarpenak norberaren pentsiorako pilatzen dira, ez gaur egungo erretiratuen prestazioak estaltzeko. Horrela, aldagai demografikoen bilakaerak ez dauka eraginik GEROAren osagarrian.

Are babes handiagoa

GEROAk langileen pentsioak osatzen ditu, erretiroa, ezintasun edo heriotza unean.

Horrez gain, ezintasuna edo heriotzaren ondorioz ekarpenak eteten diren kasuetan, GEROAk, aurreikuspen asmo irmoa izanik, estaldura gehigarria eskaintzen du, beraien lan bizitza murriztuta ikusi duten pertsona hauen pentsio publikoaren jaitsiera osatzeko.

Batera, gehiago gara

Geroan, sektore desberdinetako enpresa askoren langileen aurrezpenak biltzen dira. Honek, sinergia gehiago eta errentagarritasun handiagoa izatea ahalbidetzen digu.