Zahartzea mundu osoko gizarteentzako erronka da. Pertsonak denbora gehiago bizi dira, jaiotza-tasak murrizten diren bitartean. Horrek desorekak eragiten ditu pentsio-sistema publikoetan, non egungo langileek kotizazioak egiten baitituzte egungo pentsioak ordaintzeko.


Arazoa
Banaketa pentsio sistema publikoa, non egungo langileek egungo pentsioak ordaintzeko ekarpenak egiten dituzten, gogor baldintzatuta dago bai demografiak-biztanleriaren zaharkitzeak jende gutxiago kotizatzen eta pentsiodun gehiago egotea dakarrelako- bai bilakaera ekonomikoak, langabezia tasa altuek edo soldata baxuek, gizarte-kotizazioko zenbatekoetan eragin zuzena dutelako.

Konponbideak
- Diru sarrerak handitzea: jaiotzak sustatzeko eta etorkinak erakartzeko politiken bidez, langabezia murrizteko eta soldatak handitzeko politiken bidez, edo eta pentsioen zati bat zergen bidez finantzatuz.
- Gastuak murrizteko neurriak hartzea; besteak beste, pentsioak murriztuz, hauen balioa ez handituz edo erretiro adina atzeratuz.
- Pentsio osagarriak sustatzea. Herrialde aurreratu gehienek 3 zutabeetan oinarritutako pentsio sistema dute: banaketako publikoa, "enpleguko" bat, non zure enpresarekin batera aurrezten duzun, eta pertsonala bestea.

Gure harri-koskorra
70. hamarkadan, Gipuzkoan, "Sidero osagarria" ezarrita zegoen, Metalgintzako pentsio baxuenak aldizkako errenta batekin osatzen zituena. 1996an ADEGIk eta ELA, LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuek, Metalgintza sektorean akordio batera iritsi ziren GEROA sortzeko, non soldaten %1,5eko ekarpen partekatuak egingo liratekeen pentsioak osatzeko. Portzentai hau, pixkanaka %4,60ra iritsi arte igo egin da eta 20 sektoretara zabaldu da, gure herrialdeko 3 langiletik bati estaldura emanez.
Horri esker, 2001. urtean lehen errentak ordaintzen hasi ziren; gaur egun batezbeste 200 ? baino altuagoak direnak eta gure erretiratuen hileko pentsioaren %12a osatzea lortzen dutenak. Baina erretiroa estaltzeaz gain, Ezintasuna eta Heriotza kasuetan, bazkide aktiboari kapital gehigarri batekin osatzen zaio bere prestazioa.

Talde konprometitua
6 langilerekin hasi zena, gaur egun, batez ere Soziala den gure helburuarekiko konprometituta dauden 22 pertsonako taldea bihurtu da, hori dela eta, Inbertsio Sozialki Arduartsuaren irizpideak kontutan hartuta eta Euskal Industri Ehuna sustatuz egiten ditugu inbertsioak.