:: Geroa Pentsioak EPSV :: Albisteak: GEROAK DIPUTATUEN KONGRESUAN AZALDU DU BERE EREDUA
GEROAK DIPUTATUEN KONGRESUAN AZALDU DU BERE EREDUA
2017 MAR. 1

GEROA Pentsioak BGAEko gerente Virginia Oregui andrea Toledoko Itunaren Batzordearen aurrean mintzatu da


Joan den otsailaren 22an Virginia Oregui GEROAko gerenteak hitz egin zuen Diputatuen Kongresuan egin zen Toledoko Itunari buruzko Batzordean. Estatuan bakarra den borondatezko sistema osagarri honen kudeaketa-eredua azaldu zuen. 


GEROA Pentsioak BGAEko gerenteak Toledoko Itunaren akordioen jarraipen eta ebaluazio-batzordearen aurrean babestu zuen gure erakundearen aurreikuspen osagarriko eredua —pentsioen sistemak duen erronka nagusietako bati, pentsiodunen erosteko ahalmenaren galerari, aurre egiten dion aldetik—.


GEROAk pizten duen interesaren ondorioz bertaratu zen Virginia Oregui Toledoko Itunaren Batzordean. Izan ere, enpresek eta langileek egiten dituzten Gizarte Segurantzaren kotizazioen antzeko ekarpenetan oinarritzen den Estatuko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko elkarte bakarra da. Eredu horri esker, eta errentagarritasun historikoa mantenduta, pentsio publikoaren % 23 osatzea lortuko litzateke 37 urteko lan-bizitzan.


Oreguik, ildo horretan, "legezko esparru egonkorra" eskatu zuen, baita pizgarri fiskalak kuotetan eta Sozietateen gaineko Zergan, enpresek sistema horiek bere egin ditzaten bultzatzeko.
Oreguiren iritziz, gaur egungo pentsioen sisteman diru-sarrera berriak txertatu beharko lirateke, edo, gutxienez, gastuak arindu beharko lirateke aurrekontu bidez, betiere Gizarte Segurantzak bere gain hartzen dituen hobariak edo administrazio-gastuak bereizita.


Hartara, pentsioek etorkizunean izango duten erosteko ahalmenaren galera arinduko da. Izatez, gaur egungo sisteman, galera hori soilik saihestuko da iraunkortasun-faktorea ezabatuta, inflazioarekiko indexazioa berreskuratuta edo pentsioak osatuta.


Mintzaldia


Krisialdian eta, bereziki, nolabaiteko susperraldia izan den urteetan, Estatu mailan, izan diren daturik adierazgarrienak laburbildu ondoren, GEROA BGAEko gerenteak adierazi zuen behar-beharrezkoa dela pentsioen sistema osagarria diseinatzea.

Bere iritziz, aurreikuspen osagarriak jeneralista eta proportziozkoa izan behar du, eta inbertsioak erabakitzeko eta arriskua ondo kudeatzeko beharrezko independentzia izan behar du.

“Ez da finantza-produktu bat” “merkatu tresna” den arren, adierazi zuen. Izatez, funts horrek maneiatzen duen ondarearen % 12 Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan errotuta dauden enpresen zor-bonuetara zuzentzen da, eta, bere iritziz, hori zorrean % 30 arriskuan duten antzeko funtsekin parekatu beharko da, “zirkulu birtuosoa” osatzearren. "Ez litzaiguke gaizki etorriko, gaur egun dugun zor-egoerarekin" eman zuen aditzera.

GEROAko ordezkariak, amaitzeko, nabarmendu zuen gobernariek badutela zeregina errenta gisa kobratzearen arloan langileak hezten. Errenta gisa kobratzea funtsezkoa baita benetako osagarri gisa funtzionatzeko. “Langileen % 80k ez dute finantza-kulturarik, eta nahiago dute epe laburrera kontsumitzen duten kapital moduan kobratu” adierazi zuen. Horrexegatik, hain zuzen ere, bere iritziz behar-beharrezkoak dira arlo horretako motibazioa, zabaltzea eta pizgarriak.