EU
ES
HITZORDUA
GEROA, langileek lan-bizitza osoan enpresekin partekatutako ahalegin txikiak eginez, pentsio osagarria osatzen duten sistema da.
Horrela, epe luzerako errentagarritasunaren abantailez baliatuz, ordain handia lortzen da: Gipuzkoako langileen erosahalmenaren galera arinduko duen pentsioen osagarria.
Pentsioen osagarria lortzea helburu duen Erakunde mota hau ohikoa da Europako herrialdeetan. GEROAn aitzindariak eta eredugarriak gara Estatu mailan. GEROA, lurralde gisa bereizten gaituen aurrezteko era da. Baina, zeintzuk dira GEROAz harro egoteko arrazoiak?