EU
ES
HITZORDUA
Erretiroa hartzean erosteko ahalmena galtzen denez gero, pentsio osagarria jasotzea garrantzi handiko koltxoia da, lagungarria izango baitzaizu gauzak egiteko edo ezustekoei aurre egiteko. Hartara, batez ere, hilaren amaierara segurtasun handiagoz iristeko aukera ematen dizun koltxoia da.
Noiz eskatu prestazioa?
Kontingentzia hauetakoren bat gertatzen denean soilik:
Nola eskatu prestazioa?
Prestazio eskaera bete behar duzu kontingentziaren arabera eta kasuan kasurako bertan eskatzen dizugun dokumentazioa erantsi beharko duzu. Agiri gehigarriak eskatu behar izanez gero, telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa jarri beharko duzu beti. Posta, fax edo posta elektroniko bidez aurkeztu ahal izango duzu enpresan edo sindikatuan, edo aurrez aurre GEROAko bulegoan, beti ere atxikitako prestazio eskaeran aditzera ematen den moduan.
Ordaintzeko modua kapitala bada, eta zenbateko hori zure beste BGAEra intsuldatu nahi baduzu, dokumentazio hori guztia beste BGAE hori duzun erakundean entregatu beharko duzu.
Oraindik erregistratu ez bazara, sakatu HEMEN.
Eskaera egin aurretik, aholkua har ezazu zerga ondorioak ezagutzeko.
145 Eredua bete beharko duzu SOILIK Errenta Aitorpena Estatu Ogasunean egiten baduzu.
Errenta Aitorpena EAEtik kanpo egiten baduzu, zure zerga egoitzeko araudia jarraituko dugu.
Heriotzaren kasuan, hauek izango dira onuradunak, ordena baztertzailean:
Heriotza geroako hileroko pentsioak jasotzen den bitartean.
GEROAko hileroko pentsioa kobratzen ari den pertsona hiltzen bada, gurekin harremanetan jar zaitez 943317022ean edo prestaciones@geroa.eus helbidean, informazio zehatzagoa eskura dezazun.