EU
ES
HITZORDUA
GEROAk 2017ko ekitaldian bazkide langileei egindako inkestaren emaitzak aurkeztu ditu GEROAk, bere bazkide langileei urtero egiten dien inkestaren bidez, bazkide langileek erakundearen hainbat esparruri buruz duten iritzia jakin nahi izaten du. Ekitaldi honetako inkestak agerian utzi du inkestatuek oso balorazio positiboa egin dutela, eta nabarmendu behar da langile bazkideen % 88ak adierazi duela GEROAra ekarpenak egiten jarraitu nahiko lukeela GEROAri atxikita ez dagoen enpresa batean lan egitera aldatuko ezkero.
Era berean, aditzera eman behar da inkestatutako kolektibo horren barruan % 21ak ekarpena gehitu nahiko lukeela. Gehikuntza hori egitearen aldeko iritzia handiagoa da % 1,5etik beherako ekarpenak egiten dituzten sektoreetako langileen artean. Aitzitik, ekarpena murriztu nahiko luketen langileak % 4 besterik ez dira. Gogoko ekarpenei dagokienez, gehiengo handi batek (% 85ak), GEROAren bitartez pentsioaren % 10 osatu nahiko luke, eta inkesta erantzun dutenen % 32ak adierazi du % 20ra arte gehitu nahiko lukeela ehunekoa. Bazkideen kezkak GEROAko bazkideek adierazten dituzten kezka nagusien artean ondokoak nabarmendu behar dira: haien prestazioa kobratuko duten bermea, eta haien prestazioak kobratzeko modua eta zenbatekoa. Bestalde, bazkide batzuek oinarrizkoago gai batzuei buruzko informazio-gabeziaren gaineko kezka ere azaldu dute; esate baterako, arrisku-prestazioei dagokienean edo GEROAk diharduen beste esparru batzuei dagokienean; besteak beste, Euskadin egiten dituen inbertsioen gainean edo inbertsio sozialki arduratsuen gainean. Oro har, inkesta erantzun duten bazkide gazteenek aurpegiratzen diote GEROAri informazioaren gabezia. Haatik, balorazioak positiboagoak dira erretirotik hurbilen dauden bazkideen artean; horietako gehienek GEROA gomendatuko luketelarik, 7,82ko balorazioarekin.
Ildo horretatik, nabarmendu behar da bazkideek GEROArengandik jasotzen duten arretak lortzen duela baloraziorik altuena. GEROA osatzen duen lantaldeari eta haren profesionaltasunari egiten zaion aitorpena izanik. Horregatik guztiagatik, gazteenek eskatzen duten informazio handiagoaren beharra kontuan izanik, eta pentsioa osatzeko beharra etorkizunean handiagoa izango dela jakinik, GEROAk bere helburuen artean ezarri du bazkideekiko komunikazioa gehitzea, komunikazioen ikuspegia eta kalitatea hobetzea eta komunikazioen maiztasuna areagotzea, bazkideen kezka nagusiak argitzeko eta GEROA gizartera gehiago hurbiltzeko. Azkenik, inkestak erakusten digunez, gure bazkideek uste osoa dute pentsioak osatu behar direla eta gure betebeharra dela ahalegin handiagoa egitea segurtasuna helarazteko, Euskadiko BGAErik kaudimendunena baikara.