:: Geroa Pentsioak EPSV :: Albisteak: GEROAk IPE saria lortu du Espainiako multienpresa Pentsio Funts Onenaren kategorian
GEROAk IPE saria lortu du Espainiako multienpresa Pentsio Funts Onenaren kategorian
2017 ABE. 21

Europako enplegu pentsio funtsen Industrian onespen handienetariko saria da.

GEROA Pentsioakek IPE sarien onespena jaso du. Izan ere, “ Espainiako Multienpresa Pentsio Funts Onenaren ” saria jaso du eta honez gain, finalista suertatu da “ Europako Pentsio Funtsen Inbertsio Estrategia Onenaren ” sarian. Azken kategoria honetan, GEROAren ondarearen hamarkoitza kudeatzen duten ibilbide luzeagoko europar funtsekin lehiatu da, besteak beste.

Aurreko azaroa bukaeran Pragan ospatu ziren sarien epaimahaiak GEROAren “finantza jarduera bikaina”, hala nola, bere “ibilbide luzea”, zein “ingurugiro, gizarte eta gobernu oneko (IGG) irizpideen gizarteratzea eta estaldura sektorial izugarria” nabarmendu zituen.

Urtero egiten diren IPE sarietan Europako pentsio funts handienak lehiatzen dira eta Kontinenteko enplegu pentsio funtsen industriako onespen handienetariko sariak dira.

2017ko IPE sarietan 440 eskaera jaso dira 42 kategorietako pentsio funtsetan, zeintzuk elkarrekin 2 trilioi eurotik gora kudeatzen dituzten. Honez gain, erakunde hauek Europa osoko 24 herrialdeetako 90 milioi persona baina geihago ordezkatzen dituzte.

GEROArentzat sari hau urteetako lanaren onespenaren eta ibilbide luze eta zorrotzaren adierazle da. Honez gain, gogorarazi behar da Geroa Pentsioak BGAEak 2014ean Espainiako Pentsio Funts Onenaren saria jaso zuela, eta 2015ean sari beraren finalisten artean egon zela.