EU
ES
HITZORDUA
Geroak bere enpresei egindako urteroko inkestan, 359 erantzun jaso ditu, gehienak metalgintza, eraikuntza eta bulego eta despatxoen sektorekoak izanik. Azken urteetan krisialdian murgilduta egon arren, azpimarratu daiteke, enpresen %68ak ekarpen portzentaia egokitzat hartzen duela, eta %22ak ekarpen gehiago egin beharko liratekela uste duela. Datu honek Gipuzkoan aurreikuspena kontsolidatua dagoela adierazten du. Halaber, sektoreen %39k, zeinaren ekarpena %1 baino gutxiago den, ekarpen handiagoa egiteko beharra adierazi du.
Era berean, inkesta erantzun dutenen artean, guztira 2.500 langile dituzten 67 enpresei, Geroako eredua ezagutzeko honek hitzaldi bat antolatzea gustatuko litzaieke eta %81ak azalpen-liburuxka nahiko luke bere langilei emateko. Bestetik, gipuzkoar enpresek, Geroak Gipuzkoako enpresa berrietan inbertitzeko egiten duen ahalegina eta inbertsio sozialki arduratsuarekin duen konpromisoa baloratzen dute.
Azkenik, azken urteetako joerarekin jarraitzen duen alde on bat Geroarekiko gogobetetze maila orokorra da, hots, 7,14ko puntuazioarekin.
Laburbilduz, inkesta honek indartzen ditu gure enpresen pentsio osagarri beharraren uste sendoa eta gure betebeharra komunikazio on bat helarazten, Geroaren eredua hobeto ezagutarazteko, galdera guztiak argitzen lagunduz. Mila esker parte harte duzuen guztioi, zuen iritziak emanez aurrera egiten lagunduz.