EU
ES
HITZORDUA
“GEROA, duela 20 urte baino gehiagoko ekimena da. Zalantzarik gabe, faktore diferentziala da gipuzkoarrentzat.”
Eduardo Junkera, Durangon jaioa eta formakuntzaz industri ingeniaria eta orain dela gutxi Adegiko Lehendakaria izendatua, Egile Corporation XXI, S.L ko fundatzailea da eta GEROAn Zuzendaritza Batzordeko kide da enpresen ordezkari gisa. Bere ustez, Gipuzkoan garatutako bere enpresaburu karreran, beste lurralde batzuekin ikusitako aldea GEROA da. Bere iritziz, bertako lan taldeak langileen baliabideak oso ongi kudeatzen ditu, finantza-etekinak desiragarriekin eta erakunde honek erakusten duen harreman maila, beste eremu batzuetara ere zabaldu beharko litzateke.
• Bizkaitarra, Durangokoa, baina enpresaburu Gipuzkoan eta Egile Corporación XXI-en presidente. 2015ean, “Euskal enpresaburu onena” izendatu zintuen Fundación Empresa Vasca y Sociedad fundazioak. Zer iruditu zitzaizun aintzatespen hura? Bada, jaso dezakegun edozein aintzatespenek bezala, sentimendu ugari nahasten dira: poztasuna, harrotasuna, esker ona… Gero, hausnarketa egin ondoren, benetan bereizgarri hori merezi ote dudan galdetu izan diot neure buruari. Ziur nengoen neuk baino gehiago merezi zuten enpresaburuak zeudela, baina niri eman zidaten. Eta beti eskertuko diet bereizgarria eman zidatenei eta egunero enpresan laguntzen didatenei. Sari hori azken horiena ere bada.
HEMEN sakatu elakarrizketa osoa irakurri nahi baduzu