:: Geroa Pentsioak EPSV :: Albisteak: VIRGINIA OREGUI: «AKORDIORIK BADAGO, ENPLEGU-PENTSIOEN SISTEMA HIRU HILEAN SOR DAITEKE»
VIRGINIA OREGUI: «AKORDIORIK BADAGO, ENPLEGU-PENTSIOEN SISTEMA HIRU HILEAN SOR DAITEKE»
2018 ABU. 1

Virginia Oregui sektoreko aditu nagusietako bat da, eta Toledoko Itunaren Batzordeak kontsulta egin dio. (Diario Vasco 2018/08/01)

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak enpleguaren pentsio osagarrien sistemen unibertsalizazioari buruzko eztabaida ireki zuenetik, asko Gipuzkoako Geroa Pentsioak BGAEri begira daude, enpresa pribatuaren eremuan gizarte-aurreikuspen boluntarioko erakunde handiena baita; 262.000 bazkide langile eta 9.319 enpresa ditu atxikita, guztira. Aurreikuspen-eredu horrek, edozein herritarrek finantza-erakunde batekin kontrata ditzakeen banako planez bestela, aukera ematen du langile askok aurrezteko gaitasun gehigarria eduki ahal izateko, beren bizi-maila hobetzeko, erretiroa hartzeko unea heltzean.

- Zer iruditzen zaizu Bizkaiko Ahaldun Nagusiak patronal eta sindikatuei enpleguko pentsio-plan osagarrien ezarpen orokorra negoziatzeko eta adosteko eginiko proposamena?

-Albiste bikainak dira, benetan bikainak. Ikuspegi bat ezartzen denean, apustua termino politikoetan, urrats handia da. Orain enpresa- eta sindikatu-argudioekin bat egitea lortu behar da.

- Zuok Gipuzkoan duzuen esperientzia aintzat hartuta, nola uste duzue izan behar duela Bizkaian eta Araban ezarri beharreko ereduak?

-Orain eseri eta ereduak zein izan beharko lukeen ikusi behar da; izan ere, ez du zertan Geroa bezala izan. Aukera ugari dago: eredu bakarra; erakundeak sektoreka, eta abar. Baina, a priori, nire ustez interesgarria izango litzateke sektore anitzeko sistema bat eta lurralde bakoitzeko ezartzea. BGAE mota horrek uste dut orotarikoak izan behar duela, eta langile batzuk besteen aurrean baztertzeko aukera saihestu behar duela.

- Zenbat denbora izan daiteke beharrezkoa horrelako mekanismoak martxan jartzeko?

- Bada, hainbat faktore daude tartean; garrantzitsuena egiteko borondatea egotea da, dena lortu nahi izatea, erabaki behar dutenak ados jartzea. Borondatea badago, sistema hiru hilean bakarrik antola daiteke. Hemendik prest egon gara laguntzeko, 20 urteko esperientzia oinarri hartuta aholkularitza emateko. Gainera, Euskadin, esperientzia handiko beste enplegu-erakunde batzuk ere badaude, besteak beste, Lagun Aro BGAE, Elkarkidetza, Itzarri, etab. Ez litzateke hutsetik hasi beharko.

-Aurrezpenez eta pentsio-plan osagarriez hitz egitea erraza da hazkuntza ekonomikoko sasoietan, baina, krisi-garaian, horiei eustea askoz ere zailagoa da enpresa eta langileentzat…

- Kontziente izan behar dugu ekonomia ziklikoa dela, beti egongo direla krisi ekonomikoen aldiak. Epe luzeko aurreikuspen-planez ari gara. Ezin dugu eredua edonola eten. Ohiturak sortu eta aurrezpen horretarako beharra barneratu behar dugu, Gizarte Segurantzaren kuotekin egin den bezala. Bestela, ez dugu sistema jasangarria eta nahikoa lortuko.

-Enplegu-planak kapitalizaziokoak dira; urte asko behar dira kapital nahikoa batzeko. Ez dira iritsiko erretiroa hartzetik hurbil dauden langileetara.

- Hau, nagusiki, gure gazteei zuzenduta dago, beraiek jasango baitute gehien pentsioen beherakada. Gainera, gure gazteak beranduago sartuko dira lan-merkatuan (horrek zaildu egiten du kotizazio publikoko karrera luzeak izatea), eta askok ezegonkortasun-egoeretan egiten dute, soldata baxuagoekin eta enpleguko errotazio handiekin. Garai hauetan lan egonkorrak enpresa berean oso arraroak dira. Gure gazteak babestu ahala, joatea saihestuko dugu, hemen geratzea lortuko dugu. Gure industria-sektore eragileak talentua behar du. Bizi-kalitateaz ari gara, eta gure gazteak hemen gera daitezen nahi dugu.


-Patronalaren eta sindikatuen artean enplegu-planei buruzko negoziazioaz hitz egitea utopikoa dela pentsa dezakegu, negoziazio kolektiborik apenas dagoela kontuan hartuta. Ez al duzu hala uste?

-Hitzarmen kolektiboak ez du zertan jarraitu beharreko urrats bakarra izan. Lurralde-eredu batean, gizarte-eragileak haratago joan daitezke. Gipuzkoan negoziazio kolektibo konplikatua dugu eta, hala eta guztiz ere, akordioak lortzen ari dira. Geroan 20 sektore daude presente, eta gure organoak patronalak eta sindikatuek eratzen dituzte. BGAEn eragina duten erabakiak hitzarmenen esparrutik kanpora hartzen dira. Berriz ere diot, eredu hau geratzeko dator; arau argiak ditu eta hitzarmenaren gainetik egon behar du.

-Enpleguko BGAEtatik banakoetatik bereizitako arauketa aldarrikatzen da. Zergatik?

-Gizarte-erakundeak gara, eta finantza-merkatuak eraginkorragoak izateko baliatzen dira. Ez gara finantza-erakundeak; gizarte-helburua dugu. Sasoia da legeriak gauza bakoitza zer den identifikatzeko.