Zer da GEROA
Gure oinarriak
Jatorria
Albisteak
Gobernu-organoak
Ekarpenak
Prestazioak
Inbertsioak
Dokumentazioa
Harremanetarako
Eus
Esp
HITZORDUA
Eremu Pribatua
Langileak
Enpresa eta Gestoriak
Zer da GEROA
Jatorria
Ekarpenak
Prestazioak
Inbertsioak
Albisteak
Harremanetarako
Dokumentazioa
EU
ES
HITZORDUA
Eremu Pribatua
Langileen eremua
Enpresa eta Gestorien eremua
Data
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2015
2014
2013
2012
2009
BERRIZ ETA BI URTE JARRAIAN, GEROAK IPE SARI ONENA ERAMAN DU
2018 ABE. 14
Berriz ere eta bi urtez jarraian, GEROAk IPE sari onena eraman du Espainiako Pentsio Funtsa-Multienpresa Onenaren kategorian
Urtero, Investment Pensions Europe, IPE Sariek Europako askotariko pentsio-funtsek lortutako emaitzak aitortzen dituzte.
Horiek kontinenteko enpleguko pentsio-funtsen industriako urteko sari ezagunenak dira.
2018an, 459 eskaera aurkeztu dira pentsio-funtsen 42 kategoriatan; horiek, multzoan, 2 trilioi eurotik gora kudeatzen dituzte.
Erakunde horiek, gainera, Europa osoko 24 herrialdetako 90 milioi pertsonatik gora ordezkatzen dituzte.
GEROA Pentsioak IPE sarien aitortza eskuratu du, “
Espainiako Pentsio Funts – Multienpresa Onena
” saritu baitute.
Nabarmendu behar da sari hori bigarren urtez jarraian irabazi duela, eta hau dela sarietara aurkezten den hirugarren urtea.
Halaber, finalista gertatu da, ondorengo europar kategorietan: urrezko kategorian,
Epe Luzeko Inbertsio Estrategia;
zilarrezko kategorian,
Multienpresa Funts Onena
; brontzezko kategorian,
Errenta Aldakorraren Kudeaketa.
Azkenhonetan, GEROA bere ondarea halako hamar kudeatzen zuten eta ibilbide luzeagoko europar funtsekin lehiatu zen.
Dublinen abendu hasieran banatutako Sarien Epaimahaiak nabarmendu du
“epe luzeko errentagarritasun sendoa du[ela], eta bere partaideentzat emaitza oso onak sortzen ditu”
ela:Halaber, nabarmendu dute 2017. ekitaldian % 9,95eko errentagarritasuna izan duela, arloko batez besteko % 3,19aren aldean, eta behe-arriskuko profila du, zorroaren dibertsifikazio-politika dela eta. Nabarmendu izan da, bestalde, kudeaketa-gastu oso apalak dituela, aktiboen % 0,13, eta era horretan errentagarritasun handiagoa izaten lagunduko duela epe luzean.
20 urteko errentagarritasun konposatua % 6,42 da, espainiar funtsen batez besteko % 3,6aren aldean.
Gainera, hegazkortasun maila kontrolatzeko, estaldura estrategikoak erabiltzen dira, hala errenta finkoan nola aldakorrean.
Dibertsifikazio eta balioen hautaketa onak 2017ko emaitzan lagundu dute.
Geroarentzat, sari hau egindako lanaren aitortza da, baita haren ibilbide luze eta oparoarena ere.
ITZULI
×