:: Geroa Pentsioak EPSV :: Albisteak: GURE BAZKIDEEN %56,2A BANAKAKO EKARPEN GEHIGARRIAK EGITEKO PREST EGONGO LIRATEKE
GURE BAZKIDEEN %56,2A BANAKAKO EKARPEN GEHIGARRIAK EGITEKO PREST EGONGO LIRATEKE
2021 EKA. 15

Gure bazkideei banakako ekarpen gehigarriak egiteko aukerari buruz galdetu diegu.

GEROAren helburu garrantzitsuenetako bat Gipuzkoako pentsiodunei erosketa ahalmenaren galera arintzeko balio duen pentsio osagarria lortzen laguntzea da. Ildo horretatik, GEROAn, hainbat pertsona talderi, oraingo bereko zenbatekoen bazkideei banakako ekarpen gehigarriak egiteko aukera ematea aztertzen ari gara:

  • Ekarpenak egiten hastean 25 urte baino gehiago zituzten pertsonak. Kasu honetan, kotizatzen hasi zen adinaren eta 25 urte bitarteko hilabete zenbatekoarengatik egingo lirateke ekarpenak.
  • Lanaldi bizitzan zehar ekarpenak egin ez dituzten epealdiak dituzten pertsonak. Kasu honetan, ekarpenik gabeko hilabete zenbatekoarengatik egingo lirateke aportazioak.


Ekimen honen helburua, lan bizitza osoan zehar ekarpenak egiteko aukera gutxiago izan duten bazkideei laguntzea da. Modu honetan, hileko koltxoi estra batekin, erretiroa osatu eta lasaitasun handiagoa izan dezaten.

Hala ere, eta gure bazkideen kezkekin bat egiten dugula egiaztatzeko, hau galdetu nahi izan dugu. Oraingo ekarpenak kontuan hartuta, erretiroa hartzerakoan GEROAtik hileroko osagarria eskuratzeko moduan dauden bazkideen artean egin dugun inkestan, %56,2k  banakako ekarpen gehigarriak egitearen alde agertu dira goian azaldutako kasuetan.

Beraz, kontuan hartuko dugu eta hurrengo hilabeteetan lan egingo dugu eskaera horri forma ematen saiatzeko.

Zure gehigarrizko errenta haundituko dituen banakako ekarpenak* egiteko aukera izatea gustatuko litzaizuke?

* Lehen adierazitako kasuetan


Mila esker guztioi parte hartzeagatik.

Martxan jarri bezain laster jakinaraziko dizuegu.
 

GEROA PENTSIOAK LEHENTASUNEZKO ENPLEGUKO BGAE