:: Geroa Pentsioak EPSV :: Albisteak: ATZERA BOTA DITUZTE ERABAT BAZKIDE BATZUK GEROAREN AURKA JARRITAKO DEMANDAK
ATZERA BOTA DITUZTE ERABAT BAZKIDE BATZUK GEROAREN AURKA JARRITAKO DEMANDAK
2022 IRA. 23

BIGARREN ALDIZ, ATZERA BOTA DITUZTE ERABAT BAZKIDE BATZUK GEROAREN AURKA JARRITAKO DEMANDAK

Aurten bigarren aldiz, Gipuzkoako Lan-arloko epaitegi batek atzera bota ditu erabat, hainbat bazkidek Geroa Pentsioak Lehentasunezko Enpleguko BGAEren aurka jarritako 11 demandak, erretiroagatiko prestazioa kapital moduan jaso nahi zutelako, nahiz eta Entitatearen filosofía eta helburua pentsio publikoaren hilabeteroko ordainketari, errenta gehigarri batekin laguntzea izan .

Beraz, epai honek berretsi egiten du erakundeak ordaindutako prestazioen “pentsio osagarriaren” izaera.