Hitzarmen hau sinatu dutenek, enpresak eta langileek Geroa BGAEari egin beharreko ekarpena zehaztu dute "Langileen Estatutuak 83.3. artikuluan aipatzen duen erako gai jakin baten gaineko akordio" baten bitartez, hitzarmen honetan bilduta datorren bezela.
64. artikulua. Borondatezko aurreikuspen entitatea.
Aurreko hitzarmenetako 43. artikuluaren arabera sortua zen Lan Batzordeak, Hitzarmenaren erakunde sinatzaileek eratuak, egindako lanen emaitza gisa, sektoreko langileak «Geroa» Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Entitatera lotzeko erabakia hartzen da, bi milako urtarrilaren batetik aurrera eragina izanik.
Hitzarmen hau sinatu dutenek, enpresak eta langileek Geroa BGAEari egin beharreko ekarpena zehaztu dute Langileen Estatutuak 83.3. artikuluan aipatzen duen erako gai jakin baten gaineko akordio baten bitartez.
Honako hauek dira aipatutako ekarpenak:
2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari langileak eginiko kontingentzia komunengatik kotizazio oinarriaren %1,50; %0,75 langileen kontura egongo da, eta beste %0,75 enpresaren kontura.
2004ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari langileak eginiko kontingentzia komunengatik kotizazio oinarriaren %2,50; %1,25 langileen kontura egongo da, eta beste %1,25 enpresaren kontura.
Ekarpenak bateraturik egingo dira eta enpresak gauzatuko ditu, horretarako soldaten nominetan deskontaturik da langilearen kontura dagoen por tzentajea.
Hitzarmenaren sinatzaileek behar diren dokumentuak eta kudeaketak idatzi eta egingo dituzte atxikimendu hori gauzatzeko.
Hitzarmen osoa ikusteko sakatu HEMEN