:: Geroa Pentsioak EPSV :: Albisteak: LANKIDETZA HITZARMENAREN SINADURA NOVIA SALCEDO FUNDAZIOAREKIN
LANKIDETZA HITZARMENAREN SINADURA NOVIA SALCEDO FUNDAZIOAREKIN
2015 OTS. 10

GEROA PENTSIOAK-ek beste bi gizarte aurreikuspeneko entitatekin batera, Elkarkidetza eta Itzarri,  Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena  sinatu du.

Bilbon, 2015.eko otsailaren 9an Novia Salcedo Fundazioarekin akordio bat sinatu da Fundazioko "Pegasus" programa bultzatzeko. Honen helburua gazte enplegua Giza Garapeneko Agenda Globalean kokatzea da, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak egingo duen 2019-2028 Gazte Enpleguaren Hamarkadaren  Adierazpenaren bidez. 

Hitzarmen hau 2017. amaiera arte luzatuko da eta Geroa Pentsioak Entitateak proiektu honetara 15.000 euro bideratuko ditu. Gizarte-laguntzarako programan, Geroa, Elkarkidetza eta Itzarri gizarte aurreikuspeneko entitatekin batera, Pegasus Proiekturako finkatzen diren helburuak lortzean eta bere bilakaera egokirako elkarlanean aritzean interesaturik dago. Halaber, Geroak bere esperientzia emango du Pegasus proiektuak pentsio kultura barnera dezan, ondokoa nabarmenduz; lan munduan sartzen diren gazteek nahiko informazioa eskuragarri izan dezatela beren bizitza plangintza eremu ezberdinetan diseinatu ahal izateko.